Politika
Zerga paradisuak
Rodrigo Rato, 'Panamako paperetan' ere
Agentziak | Erredakzioa
Ekonomia ministro ohiak 3,6 milioi euro ezkutatzen zituzten bi sozietate itxi zituen.
-
Rodrigo Rato Gobernuko presidenteorde ohia eta Ekonomia ministro ohia. Artxiboko irudia: EFE
Rodrigo Rato Gobernuko presidenteorde ohia ‘Panamako paperekin’ lotuta agertu da, El Confidencial atariak jakitera eman duenez. Antza denez, Ekonomia ministro ohiak 3,6 milioi euro ezkutatzen zituzten bi sozietate itxi zituen.
NDFko presidente ohia Finsbury Trust & Corporate Services Limited Gibraltarreko abokatu-bulegoarekin lotuta agertzen da, Mossack Fonseca Panamako bulegoaren bidez. Hala, Ratok bi ‘offshore’ sozietate deuseztatzeko jo zuen Mossack Fonsecarengana.
Gibraltarreko bulegoak Zerga Administrazioko Estatu Agentzia ikertzen ari den ‘offshore’ sozietateak kudeatzen zituen: Red Rose eta Westcastle Corporation. Mossack Fonsecari sozietateak osatzeko enkargua eman zioten, El Confidencial-en arabera.
Agirien arabera, Red Rose Financial Enterprises 2005eko azaroan sortu zuten, Rato Nazioarteko Diru Funtsako (NDF) zuzendaria zenean. Finsbury Trust & Corporate Services Limited kudeaketak hasi eta lau hilabete geroago sozietatea ofizialki desegin zuten.
desegin zuten. desegin zuten.