Politika
EH BILDU
EITB.EUS
Politika aktibora itzuli da Otegi, espetxetik atera ondoren hilabete inguruko atsedena hartu eta gero. Alde bakarreko prozesu independentista martxan jartzearen alde egin du.
Albisteak (3)
"Ohore bat da jakitea ni naizela Estatuak kontsideratzen duen hautagai arriskutsuena", esan du Arnalgo Otegi Sortuko idazkari nagusiak, politika aktibora itzuliko dela iragartzeko egin duen agerraldian. Martxoaren 1ean geratu zen aske, sei urte eta erdiko espetxe-zigorra bete ondoren. Hilabeteko atsedena hartu eta gero, hedabideen aurrera azaldu da berriro.
EH Bilduko buruzagiekin bildu da Bilbon, goizean, eta Otegik berretsi du, oraindik, ez dutela lehendakarigai izendatu. Dena dela, onartu du gustura hartuko lukeela izendapena, bere hitzetan, jakin badakielako, horrek min handia egingo liokela Estatuari. "Espainiako Estatuak ahalegin guztiak egingo ditu hautagaitza oztopatzeko", esan du.
Espetxetik irten ondoren, gaurkoa izan du Otegik EH Bilduren zuzendaritzarekin lehen hartu eman ofiziala, eta ez da esku hutsik iritsi batzarrera, ezker abertzaleak herritarrei egin beharreko "hiru promesak" azaldu dizkie-eta koalizioko kideei: programa sozial indartsua osatzea, burujabetzarako bidea marraztea eta gatazkak utzi dituen hari-muturrak lotzea beharrezkoak direla esan du. Promesa horiek betetzeko, EH Bilduren lehendakarigaia izateko prest dagoela esan du.
EFE
Otegik gogoratu du ezker abertzaleak bete egin duela bakea lortzeko eman zuen hitza. Hori bai, gainerako alderdientzat ezer ez dela nahikoa izango ohartarazi du, batik bat, ezker abertzalearekin benetako eztabaida egiteko beldur direlako.
Onartu du ezker abertzalearen barruan eztabaida dagoela, presoek kartzela legedia erabiltzeko moduari buruz. Berak dio lege hori erabiltzearen aldekoa dela, horrek presoak kartzelatik ateratzeko balio badu.
EH Bilduk EAEn ere gobernuan egon nahi duela adierazi du Otegik. "Gauzak aldatzeko gobernatu nahi dugu", zehaztu du. Otegiren ustez, burujabetzaren bidean urratsak eman behar dira, baina horretarako ezinbestekoa da "aldaketa soziala". "Badago aukerarik bigarren trantsizio baterako? Espainiaren plurinazional izaera onartzeko? Ez dut uste". Kataluniaren eredua jarraitzea da bidea, Otegiren hitzetan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa