Politika
Bilera sorta
Agentziak | Erredakzioa
Bilera 10:00etan hasiko da. Euskadiko hainbat alderdirekin egiten ari den bilera sortaren barruan, dagoeneko EAJ eta EH Bildurekin elkartu da Podemos.
Nagua Alba Podemos Euskadiko burua. Artxiboko irudia: EiTB
Nagua Alba Podemos Euskadiko burua eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia ostiral honetan batzartuko dira Bilboko sozialisten egoitzan. Bilera hori euskal alderdiekin egiten ari diren bileren barruan kokatzen da.
Bilera hauteskunde giroan egingo da, baina oraindik ez da ezagutzen Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak uda baino lehen egingo diren edota legegintzaldia bukatu arte, hots, udazkenera arte, itxaron beharko den. Gainera, hauteskunde orokorrak errepikatu behar diren ere argitzeko dago oraindik.
Bilera 10:00etan hasiko da, eta PSE-EE alderditik honako hauek parte hartuko dute: Idoia Mendia (idazkari nagusia), Miguel Angel Morales (Organizazio idazkaria) eta Alberto Alonso (Enplegu idazkaria).
Podemos Euskaditik beste hauek bertaratuko dira: Nagua Alba (alderdiko burua), Lander Martinez (Antolakuntza idazkaria) eta Eduardo Maura (Politika idazkari eta diputatua).
Podemos Euskadik aurretik egindako bileretan EAJ eta EH Bildu alderdiak izan ditu solaskide. Jeltzaleekin martxoaren 29an bildu zen, eta EH Bildurekin, berriz, astelehenean egon da.
Alderdi morearen asmoa Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi guztiekin batzea da, eta, ondoren, Ezker Anitza-IU eta Equorekin. PSE-EErekin egingo duen topaketaren ostean, PPren txanda izango da.
Sozialistek eta Podemos Euskadiko arduradunek onartu egin dute bat datozela gizarte politiketan, baina ez, ordea, erabakitzeko eskubideari dagokionez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa