Itxi

Politika

Hitzordua asteazkenean

Montorok ez du azalpenik emango 'Panamako paperengatik'

Agentziak | Erredakzioa

Ogasun ministroaren hitzetan, Diputatuen Kongresuak ez dio zertan jarduneko buruzagi bati kontrol politikoa egin behar.

  • Cristobal Montoro jarduneko Ogasun ministroa Diputatuen Kongresuko eserlekuan. Argazkia: EFE

    Cristobal Montoro jarduneko Ogasun ministroa Diputatuen Kongresuko eserlekuan. Argazkia: EFE

Cristobal Montoro jarduneko Ogasun ministroa ez da datorren asteazkenean Diputatuen Kongresura joango, ‘Panamako paperengatik’ azalpenak emateko. Ogasun Batzordeak deitu zuen, baina Montororen ahotan, Ganberak ez dio zertan jarduneko buruzagi bati kontrol politikoa egin behar.

Hala, Montorok Pedro Morenes, Ana Pastor eta Jorge Fernandez Diaz alderdikideen bidea jarraituko du; izan ere, azken asteetan Kongresuko batzordeei planto egin diete ministro horiek.

Jose Manuel Soria Industria ministroak, ostera, bere garaian metalurgia edo Castor auziari buruzko azalpenak ematea baztertu bazuen ere, ‘Panamako paperengatik’ defendatzea eskatu du orain.

skatu du orain.