Politika
Presoak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Horrez gain, Etxeratek “larritzat” eta “bidegabetzat” jo ditu Iñigo Urkullu lehendakariak sakabanaketa politikari buruz egindako adierazpenak.
Etxeratek Gasteizen egin zuen batzar nazionala. Artxiboko irudia
2013an, Bilboko Aste Nagusiko txupinera izendatu zuten Jone Artola, baina Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak salaketa jarri zuen eta, joan den astean, Bilboko Administrazio Auzitegi batek debekua berretsi zuen. Besteak beste, Jone Artolak Etxerateko bozeramaile lanak egin izan dituela aipatzen da salaketan.
Jone Artolak, Etxerateko kideek babestuta, beste “eskubide urraketa” baten aurrean aurkitzen garela eta hau guztia “jazarpen ideologikoan” oinarritzen dela salatu du.
Ildo horretan, Etxeratek ohartarazi du bere jarduera “kriminalizatzeko estrategia” bat abian dagoela. “Gure lana legezkoa eta zilegi da; giza-eskubideen defentsan aritzen gara”, azpimarratu dute agerraldian.
“Txupinera izateko bi baldintza bete behar dira: konpartsa bateko kide eta emakumezkoa izatea; baina, tamalez, ohartu naiz preso baten senide izateagatik, ez nagoela gainerako herritarren maila berean, bigarren edo hirugarren mailan baizik”, deitoratu du Artolak.
“Jazarpen ideologiko baten aurrean aurkitzen gara, ideia jakin batzuk pertsona jakin batzuentzat legitimoak ez direla aipatzen baita autoan”, erantsi du.
Urkulluri kritikak
Bestalde, Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramaileak gogor kritikatu ditu Iñigo Urkulluk sakabanaketa politikari buruz Madrilen egin zituen adierazpenak. Sakabanaketak ETAren amaieran lagundu duela eta presoak 400 edo 500 kilometrotara urruntzea onargarria dela esan zuen lehendakariak.
Etxeratek adierazpen horiek “larritzat” eta “bidegabetzat” jo ditu. “Nola da posible 400, 500, 600 kilometroko sakabanaketa egitea presoak urrundu gabe?”, galdetu dio Errazkinek Urkulluri.
Urruntzea 1000 kilometrora edo 300era egotea dela azpimarratu du. Ildo horretan, duela urtebete inguru Etxaratek lehendakariarekin izan zuen bilera ekarri du gogora. “Orduan esan zigun sakabanaketaren kontra eta sakabanaketak eragindako sufrimendua aitortzearen alde gogor lan egingo zuela. Non geratu dira asmo horiek?”, galdetu du.
Gauzak horrela, Errazkinek esan du ez dutela ulertzen zertara etorri diren adierazpen horiek, “ez dakigu zer justifikatu nahi duen edo hainbeste eskubide urratzen dituen sakabanaketa justifikatzen jarraitzeko asmoz erantzukizunen bat ezkutatu nahi duten”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa