Politika
Hiruko bilera
agentziak | erredakzioa
Bestalde, PSOErentzat "negoziaezinak" dira Podemosen hainbat proposamen berri. Pablo Iglesiasek prentsaurrekoa emango du alderdiko zuzendaritzaren bileraren ondoren.
Rivera, Kongresuan. Argazkia: Efe
Albert Rivera Ciudadanosen presidenteak esan du ez direla PSOErekin eta Podemosekin berriro bilduko Pablo Iglesiasenek "jarrera aldatzen ez badute", sozialistek eta Ciudadanosekoek egindako Gobernu akordioa 20 proposameneko agiriarekin ordezkatzeko nahiaren harira.
Riverak Antena 3n egindako elkarrizketa batean ohartarazi duenez, "ez du zentzurik" hiruko bilera gehiago egiteak, ostegunekoaren ostean, Podemosek bere proposamenarekin jarraitzen badu.
Ciudadanosen buruak berretsi du Podemosek akordiorako aukerak "leherrarazi" nahi dituela. Haren esanetan, alderdi moreak Pablo Iglesiasek duela aste batzuk prentsaurreko batean aurkeztu zuen proposamen bera eraman du bilerara.
Horregatik, Riverak uste du PPk "menditik hondarrera jaitsi" beharko lukeela negoziatzeko, zeren "Podemosek logika berean jarraitzen badu eta PPk ez badu negoziatu nahi", hauteskundeak errepikatuko dira nahitaez.
Hori bai, aitortu du posible dela PSOEk iritzia aldatzea eta Ciudadanosekin duen akordioa baztertzea Podemosekin eta independentistekin negoziatzeko. "Orain arte esandakoaren kontrakoa esateko eskubidea du, egin dezake, ez da ezer gertatzen. Podemosekin eta nazionalistekin adostasunera iritsi nahi izatea bide bat da, baina Gobernu txarra izango litzateke Espainiarentzat, aritmetikoki posible izan arren", azaldu du.
PSOEren ustez 'negoziaezinak' dira Podemosen proposamenak
Antonio Hernando PSOEren Kongresuko bozeramaileak, berriz, esan du Podemosek aurkeztutako 20 proposameneko agirian agertzen diren planteamenduetako batzuk "negoziaezinak" direla, besteak beste, erabakitzeko eskubidearena. Hala ere, sozialistek sakonean aztertuko omen dute txostena.
Hernandok aitortu du "zailtasun itzelak" daudela POSEk, Ciudadanosek eta Podemosek akordioa egiteko atzo Kongresuan egindako hiruko bileraren ostean.
"Egoera zaila da. Ukatzea lelokeria izango litzateke. Zaila izango da akordioa aurkitzea. Oso denbora gutxi eta lan asko geratzen zaigu egiteko. Esfortzu handiak egin behar diren une batean gaude", adierazi du RNEn egindako elkarrizketa batean.
Podemosen prentsaurrekoa
Bestalde, Podemosen, En Comun Podemen eta En Marearen zuzendaritzek bilera egingo dute gaur 11:30ean, eta ondoren prentsaurrekoa emango dute Diputatuen Kongresuan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa