Politika
Hiruko bilera
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Podemosek “20 proposameneko” agiria eraman du bilerara. Podemosen proposamenak aztertuko dituztela esan du Villegasek (Ciudadanos), baina "onartzen zailak" direla aitortu du.
Albisteak (3)
Podemosekin eta Ciudadanosekin akordioa ?oso zail, baina posible? ikusten jarraitzen duela onartu du Antonio Hernando PSOEko bozeramaileak.
PSOE, Ciudadanos eta Podemosen arteko bilera 19:00ak aldera amaitu da. Negoziazio-taldeek ia bi ordu eta erdi bilduta eman dituzte Diputatuen Kongresuan.
Podemosek ?20 proposameneko? agiria eraman du bilerara ?egoera politikoari blokeoa kentzeko eta aldaketa Gobernu bat ahalbidetzeko?.
Hernandoren hitzetan, Podemos eta Ciudadanos ?aldebiko? akordio bat posible ez dela ohartu dira, aldaketarako hiru indarrak beharrezkoak direlako.
Bestalde, sozialistek Ciudadanosekin adostutako akordioa hautsiko ez dutela bermatu du PSOEko bozeramaileak.
?Akordioak indarrean jarraitzen du, ez dugu hautsiko, alderdi serio bat gara eta gure konpromisoak betetzen ditugu?, adierazi du. Hala ere, akordioa ?zabaldu? daitekeela uste du Hernandok, ?osatu? eta ?hobetu? daitekeelako.
Horretarako, Podemosek aurkeztutako dokumentua ?seriotasunez? eta ?borondate onenarekin aztertuko? dutela ziurtatu du.
Antonio Hernando PSOEko bozeramailea. Argazkia: EFE
Iglesiasek bere agerraldia bihar arte atzeratu du
Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak bere agerraldia bihar arte atzeratu du, bilerako emaitzak zuzendaritzarekin aztertzeko.
Alderdiko prentsa zerbitzuek baieztatu dutenez, Podemoseko zuzendaritza En Comu Podem eta En Mareako ordezkariekin bilduko da bihar, gaurko bilera aztertzeko, eta ondoren Iglesiasek bere bertsioa emango du kazetarien aurrean.
Ciudadanos: "Podemosen proposamenak onartzeko zailak dira"
PSOErekin sinatutako akordioak indarrean jarraitzen duela argi utzi du Jose Manuel Villegas Ciudadanoseko idazkariorde nagusiak, baina Podemosen proposamenak aztertuko dituztela esan du, baina neurriak "onartzen zailak" direla aitortu du.
?PSOE-Ciudadanos akordioa hilik egotea ezin dugu onartu, akordioa mantentzen da eta defendatzen jarraituko dugu?, azpimarratu du Villegasek. Bestalde, bilera hasieran jarrerak ?urrun? zeudela ikusi du Villegasek.
?161 bidean zer eginik ez dugu, ez gaude gonbidaturik; ez dugu egon nahi?, nabarmendu du.
Jose Manuel Villegas Ciudadanoseko idazkariorde nagusia. Argazkia: EFE
Hiruko bileran Podemosek bere alderdiaren eta PSOEren arteko akordioa ?zartarazi nahi? zuela esan du Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak Twitter sare sozialean. Podemosen asmoa independentisten babesarekin gobernu bat osatzea dela erantsi du.
Podemos confirma lo que se esperaba: quería dinamitar el #AcuerdoReformas y vuelve a pedir la mitad del gobierno con apoyo de separatistas.
? Albert Rivera (@Albert_Rivera) 7 de abril de 2016
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa