14:24

Politika

Negoziazioak

Podemoseko militanteek izango dute azken hitza akordioen inguruan

Agentziak | Erredakzioa

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak adierazi duenez, militanteen esku utziko dute hauteskundeetara joateko edo ez joateko erabakia.

3:04
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak iragarri duenez, PSOErekin koalizio gobernu bat lortzeko akordioa lortzen ez badute militanteen esku utziko dute hauteskundeetara joateko edo ez joateko erabakia. Hala, alderdiko militanteek erabakiko dute Pedro Sanchezen inbestidura babesten duten edo berriro hauteskundeak deitzea nahiago duten.

"Militanteek izan behar dute azken hitza", adierazi du Podemoseko buruzagiak alderdiaren Estatuko Herritarren Batzordearen bilera hasi aurretik.

Dena dela, PSOErekin "gobernu aurrerakoia" adosten ez badute, aukera bakarra ikusten du Iglesiasek: hauteskundeak errepikatzea. Hori horrela, Podemosek inbestiduran abstentziora jotzeko edo baiezkoa emateko aukera zabalik utziko luke militanteei hitza ematea.

Pablo Echeniquek, alderdiko Antolakuntza idazkaria izango denak, berriz, esan duenez, "alderdiak martxan jarri nahi duen fase berriak erakunde irekiago, femeninoago eta deszentralizatu” baten aldeko apustua egin behar du.

"Gure erakundeak fase berria abiatzea espero dugu" defenditu du Aragoiko buruzagiak. Hain justu, arratsaldean izendatuko dute Pablo Echenique Podemoseko Antolakuntza idazkari. Alderdiaren lan egiteko moduan aurrerapausoak eman behar direla esan du Echeniquek, "orain arte ziklo politiko labur eta azkar baten testuinguruan aritu garelako".

"Abenduaren 20ko helburua bete zen. Bitartean, baina, sarri erakundea ez dugu behar bezala zaindu, batez ere zirkuluei dagokienez. Zapatak lotuta egin dugu korrika eta orain elkarrizketa gehiago izango duen erakundearen aldeko apustua egin behar dugu", esan du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena