Itxi

Politika

Presoak

Sarek bat egin du apirilaren 17rako Bilbon deitutako martxarekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Halaber, ekimenak iragarri ditu maiatzaren 14an eta 15ean Euskal Herriko herri eta auzoetan giza eskubideen alde.

  • Sarek bat egin du apirilaren 17rako Bilbon deitu duten manifestazioarekin. Argazkia: EFE

    Sarek bat egin du apirilaren 17rako Bilbon deitu duten manifestazioarekin. Argazkia: EFE

Sare herritarren sareak bat egin du hainbat euskal preso eta iheslari ohik apirilaren 17rako Bilbon, presoen eskubideen alde, deitu duten manifestazioarekin. Gainera, "Hartu trena" lelopean maiatzaren 14an eta 15ean Euskal Herriko herri eta auzoetan ekimenak egingo dituztela adierazi dute.

Donostiako Zuloaga plazan eskainitako prentsaurrekoan Joseba Azkarraga eta Idoia Ibero Sareko bozeramaileek hartu dute hitza, eta herritarren sareak hilaren 17ko manifestazioa babesteko hartutako erabakia iragarri dute.

Bestalde, salbuespenezko legediari eta "urruntze eta sakabanaketa" politikari amaiera emateko eskatu dio Sarek Espainiako Gobernuari. Halaber, larri gaixoak aske uztea aldarrikatu du.

"Egoera horrekin amaitzeko eta elkarbizitza gune batera aurrerapausoak emateko garaia da", gaineratu dute kazetarien aurrean.

Bestalde, Sareko bozeramaileek ekimenak iragarri dituzte maiatzaren 14rako eta 15erako Euskal Herriko auzo eta herrietan, giza eskubideen alde. Azaldu dutenez, aurrerago iragarriko dituzte ekimen horiei buruzko xehetasunak.

 

sunak.

 

sunak.