Politika
UPyD-ren Kongresua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alderdia gidatzeko hautagaiak Gorka Maneiro eta Fernando Castellano dira, eta alderdia suspertzen saiatzeko proiektuak aurkeztuko dituzte.
Gorka Maneirok bere hautagaitza aurkeztu du UPyD gidatzeko. Artxiboko irudia: EiTB
Union, Progreso y Democracia (UPyD) alderdiak zuzendaritza berria aukeratuko du gaur, Andres Herzog aurreko UPyDko buruak urtarrilean dimisioa eman ondoren. Zuzendaritza berriak alderdia suspertzeko eginkizuna izango du, izan ere, abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan 150.000 boto eskuratu (botoen % 61) eta Espainiako Diputatuen Kongresutik at gelditu zen.
Alderdiak zuzendaritza berria aukeratzeko kongresua egingo du gaur eta 3.000 afiliatu inguruk bi hautagaitzaren artean aukeratu beharko dute, alderdia suspertzen eta politikaren lehen lerrora itzultzen saiatzeko.
UPyDko buru berria izateko faborito nagusia Gorka Maneiro legebiltzarkidea da eta Fernando Castellano Madrilgo Brunete udalerriko zinegotzi ohia izango du aurkari. Biek ala biek UPyDren proiektua defendatuko dute, nahiz eta alderdiak egoera zaila bizi duen.
Krisi sakona bizi du UPyDk eta azken hilabeteetan areagotu egin da krisi hori, bereziki, Rosa Diez alderdiaren sortzaileak eta Andres Herzog buruzagi ohiak alderdia utzi ondoren. Horien esanetan, alderdia desegin egin behar da haren ideien purutasuna babesteko. Abandonuen jarioak ez du etenik; atzo bertan 29 militantek alderdia uztea eskatu zuten UPyDren proiektuak gizartearentzako baliagarri izateari utzi diola argudiatuta.
>
>
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa