Politika
Iritzi kontrajarriak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Podemosek idazkari nagusiak alderdiko Antolakuntza idazkaria kargugabetu zuen eta Nagua Alba eta Eduardo Maura EAEko Ahal Duguko zuzendaritzako kideek erabakia kritikatu zuten.
Pablo Iglesiasek Pablo Echenique proposatu du Antolakuntza idazkari izateko. Artxiboko irudia: EFE
Euskadiko Ahal Duguko 78 kargudunek eskutitz bat kaleratu dute, Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak Sergio Pascual alderdiko Antolakuntza idazkaria kargutik kentzeko hartu zuen erabakia babestuz. Are gehiago, Euskadiko Ahal Duguren egungo zuzendaritza kritikatu dute Pablo Iglesiasen erabakia zalantzan jartzeagatik.
Dokumentua sinatu dutenen artean zinegotziak, batzarkideak eta senatariak daude, hala nola, Pilar Garrido, EAEko Ahal Duguko idazkari nagusi izateko Kaliangora ildoko hautagai izan zena; Angel Meson, Josetxo Arrieta, Kontxi Palencia eta Miren Gorrotxategi senatariak; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzarkideak eta Irungo eta Basauriko Ahal Duguren zinegotziak.
Dokumentuak azaldu dutenez, "Pablo Iglesias gure idazkari nagusiak" alderdiko Antolakuntza idazkaria kargutik kentzeko "erantzukizuna" hartu zuen bere gain martxoaren 16an eta "alderdi barruan zein publikoki beharrezko azalpenak eman" zituen.
"Hutsik gelditu den kargurako Pablo Echenique alderdikidea proposatu du" Pablo Iglesiasek eta izendapena Podemosen Hiritar Kontseiluak berretsi zuela azpimarratu dute sinatzaileek.
Horien esanetan, "erreleboa estatutuetan aurreikusita dago eta ez luke bestelako ondoriorik izan behar". "Dena den, 10 egunera, Euskadiko Ahal Duguren hainbat kidek zalantzan jarri zuten kargugabetzea eta, ondorioz, Iglesiasen erabakia", gaineratu dute.
Aurreko astean, Eduardo Maura Euskadiko Ahal Duguko zuzendaritzako kideak Pablo Iglesiasek Sergio Pascual kargugabetzeko erabilitako modua kritikatu zuen. "Formak ez zaizkit gustatu, pertsona bat kargugabetzeko modu hobeak daude eta gai horiek kudeatzeko modu hobeak daudela uste du", adierazi zuen. Halaber, Mauraren hitzetan, "zentzugabea" da alderdiaren lurralde arazoen erantzukizuna Sergio Pascuali "bakarrik" leporatzea, "arrazoiak oso ezberdinak dira eta beste logika batzuei erantzuten diete".
"Jarrera horien larritasuna aintzat hartuta", Iglesiasi publikoki babesa helarazteko "beharra" sentitu dutela azaldu dute sinatzaileek.
Bestalde, beren adierazpenak "zuzentzeko" eskatu diete eskutitza sinatu duten 78 kargudunek Pablo Iglesiasen erabakia kritikatu duten alderdikideei.
alderdikideei.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa