Politika
Erakunde berria
EITB.EUS
Lapurdiko hiriburuko udalbatza erakunde berria sortzearen alde agertu da. 28 hautetsik aldeko botoa eman dute, eta 15ek aurkakoa.
Herri elkargoaren alde bozkatu du Baionak
Ipar Euskal Herriko elkargo bakarraren aldeko botoa eman du Baionak. Ostegun arratsaldean egin den udalbatzan 28 hautetsi erakunde berriaren alde agertu dira, eta 15 aurka. Erakunde berriak Lapurdiko, Behe Nafarroako eta Zuberoako udalak elkartuko ditu lehen aldiz.
100 milioi euroko aurrekontua izango luke egitura berriak eta fiskalitatea propioaz gain, ondorengo arloetan ere eskumenak izango lituzke: ekonomia, garraioak, lurraldearen antolaketa, ingurumena, kultura eta euskara.
Lapurdiko, Behe Nafarroako eta Zuberoako 158 udalerriak maiatzaren amaiera baino lehen hartu behar dute erabakia. Gehiengoak aldezko botoa emango balu, erakunde berriak 2017ko urtarrilaren 1ean ikusiko luke argia.
Hendaiak eta Senperek ere elkargo berriaren aldeko botoa eman dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa