Politika
Aberri Eguna 2016
Agentziak | Erredakzioa
Biek nabarmendu dute inoiz baino gehiago aldarrikatuko dutela; Independentistak Sarearen Iruñeko ekitaldiekin bat egingo dute.
2015ean ere, Iruñean ospatu zuen Aberri Eguna Independentistak Sareak. Argazkia: EFE.
EH Bilduk eta EH Baik agiria plazaratu dute, non deia egiten duten Independentistak Sareak Aberri Egunean Iruñean egingo dituen ekitaldietan parte hartzeko, xede izanik erabakitzeko eskubidea "inoiz baino gehiago" aldarrikatzea.
Agiriak dioenez, egungo garaiak "zailak izaten ari dira" herritar gehienentzat: "Langileen eskubideen urraketak daude, gazteen etorkizuna ilun dago, proiektu suntsitzaileak ari dira garatzen… Frantzia eta Espainiak defendatzen eta garatzen dituzten modelo neoliberalek haserrea pizten dute herritarren artean. Herritar horien borondatea entzuteko eta gauzatzeko garaia heldu da", gehitzen dute.
"2015ean aurkeztu genuen bide orriak, Euskal Bideak, irekitzen digu perspektiba zabal bat. Badakigu bide luze batean sartzen ari garela, baina finkatutako helburuak argi ditugu, eta jendarte osoarekin konpartitzeko nahia dugu", diote agirian.
"Herri-elkargo bakarraren aldeko borrokaren azken fasea"
Ipar Euskal Herrian, bi kolektiboek diotenez, "herri-elkargo bakarraren (HELEP) borrokaren azken fasean gaude. Herriko etxeek, HELEParen inguruko bozka definitiboa plazaratu behar dute. Bide luze baten osteko fruituak ezagutzeko atarian gara. Ipar Euskal Herriak ezagupen instituzional bat lortzeko atarian".
Hego Euskal Herrian, aldiz, aukera guztiak zabalik daude: "Une aproposa da Euskal Herria etorkizunari begira jartzeko. Hori hartzen dugu erronka eta helburutzat, gehiengo politiko eta sozial zabal bat artikulatuz etorkizuneko eszenatoki berri horren zutabeak eraikitzeko".
Gehiengo sozial eta politiko zabala
"Gehiengo sozial eta politiko zabalak erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugunon artean, eta zeregin horretan, eremu sozialean eta politikoan akordioak lantzen, proposatzen, bultzatzen, adosten, EH Bai eta EH Bildu bitarteko eraginkorrak bihurtu behar ditugu", nabarmentzen dute.
"Norabide horretan erabakitzeko eskubidea aldaketa politiko eta sozialerako tresnatzat hartzen dugu, gizartearen esku dagoen bitarteko nagusia herritarrak izateko beraiei dagozkien gaietan erabakia hartzen dutenak; ardura zuzena dugu gizarteari bideak, aukerak, tresnak, akordioak, gehiengoak, eta abar, eskaintzeko eta bide horretan urratsak egiteko; eta adierazteko aukera onena, erreala, dela, gure etorkizuna, gizarte eta herri bezala eraikitzeko eta bermatzeko".
"Eraiki dezagun biharko Euskal Herria, guztientzat eta guztien artean", azpimarratzen dute. "Herri irekia, integratzailea, geroari begira jartzen dena eta biharko erronkei erantzuteko moduan. Demokrazia, justizia, berdintasuna eta askatasuna bermatuko duen Euskal Herria eraikiko dugu".
eraikiko dugu".2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa