11:30

Politika

MARTXOAK 27

'Bultzada berri bat' lelopean ospatuko du Aberri Eguna EAJk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bilboko Plaza Barria aukeratu du, beste behin, EAJk Aberri Eguna ospatzeko.

  • Iazko Aberri Eguna, Bilbon. Argazkia: EiTB.

    Iazko Aberri Eguna, Bilbon. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Bultzada berri bat' lelopean ospatuko du Aberri Eguna EAJk, datorren igandean, martxoaren 27an. Ekitaldien inguruko xehetasunak bihar emango ditu alderdiak, baina dagoeneko aurreratu dutenez, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak hartuko dute parte goizeko ekitaldi nagusian.

EAJko iturrien arabera, bihar 10:30ean emango dituzte jakitera igandeko ekitaldiak eta aurtengo Aberri Egunerako jeltzaleek prestatu duten manifestua.  Itxaso Atutxa eta Joseba Aurrekoetxea jeltzaleek aurkeztuko dute programazioa.

Bestalde, Ortuzar Bizkargi mendira igoko da larunbatean, Aberri Eguneko ekitaldietan parte hartzeko deia egitera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena