13:26

Politika

Elkarrizketa eskaini du

Matas: "Errugabea naiz, eta Justiziak hori frogatuko du"

Erredakzioa

"Ez dut ezer txarrik egin", esan du IB3 telebista kateari eskainitako elkarrizketan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jaume Matas Balearretako presidente ohiak ezer ez duela egin esan du telebistan, eta bera eta bere familiari "aurreiritziek" egiten ari diren "kalte konponezina" salatu du. "Ez naiz ezeren errudun", gaineratu du.

IB3 Balearretako telebistari emandako elkarrizketa batean, Palma Arena auziarengatik epaileak ezarri dizkion kautelazko neurriak "gehiegizkoak" direla esan du, "errugabea izanda", eta "etorkizuna zapuztu" egin diotela kritikatu du.

Bere hitzetan, bai epaileak eta baita ustelkeriaren aurkako fiskalek "gezurretan dabiltza". "Justiziak zuzenduko du hori", gaineratu du.

Diru publikorik ez duela lapurtu esan du elkarrizketan zehar.

"Edozein proiektuko aurrekontua 40 milioirekin hasi eta 200 milioirekin buka daiteke", esan du.

Horregatik, egin dioten "aurretiko epaiketa" salatu du, "alde biak entzun gabe gainera". Hiritarren "eskubide berdintsuak" izatea eskatu du.

Atzo, Matasek hiru milioi euroko bermea ordaindu zuen kartzelan sartzea saihesteko. Jose Castro epaileak ezarri zion bermea behin behinaen kartzelan sartzeko aukera saihesteko.

Palma Arena kiroldegiaren eraikuntzan ustelkeriaz jokatu ote zuen ikertzen ari dira.

Balearretako Auzitegi Nagusiaren arabera, Matasek atzo sartu zuen bermea horretarako bereziki prestatutako Banestoren kontuan.

Bermea ordainduta, Balearretako politikari ohiak behin behineko askatasuna eskuratu du, baina pasaportea kendu diote, Espainiako Estatutik ateratzea debekatu diote eta epaitegira joan behar du hilero, 1ean eta 15ean.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena