Politika
'Gürtel auzia'
Erredakzioa
Senatari popularrak behin behineko baja eskatu du Alderdi Popularrean, alderdiko iturriek jakitera eman dutenez, 'Gürtel auzia'ren sumarioa publiko egin eta bi egunera.
Albisteak (6)
Bideoak (1)
Luis Barcenas senatariak dimisioa eman du PPren diruzain moduan eta behin behineko baja eskatu du Alderdi Popularrean, alderdiko iturriek jakitera eman dutenez. Erabakia ''Gürtel auzia''ren sumarioa publiko egin eta Barcenasek legez kanpoko komisioetan 1,3 milioi euro eskuratu zituela zabaldu eta bi egunera iritsi da senatariaren erabakia.
Barcenasek "behin betiko" dimisioa eman du Alderdi Popularraren Espainia mailako diruzain gisa. Iazko uztailaren 28an alderdiak iragarri zuen Barcenasek behin behinean kargua utziko zuela "epaitegiek errugabetasuna frogatzen duten arte".
Luis Barcenas senatari popularrak agiri batean azaldu duenez, "errugabea" dela ziur badago ere, diruzain kargua utziko du ''Gürtel auzia'' alderdiari "kalte egiteko tresna" moduan erabiltzen ari direlako.
PPren webgunean argitaratutako agiri batean, Barcenasek iragarri du behin behinean PPren militante izateari uzteko idatzia aurkeztuko duela eta halaxe adierazi diola Mariano Rajoy PPren presidenteari.
Agirian Barcenasek gogora ekarri duenez, "presidenteak proposatuta aukeratu" zuten diruzain Batzorde Nazionalean.
Era berean, "argi adierazi nahi dut niri eta niri familiari kalte konponezina egin zaigula. Nire ustez, errugabetasun naizen heinean, auzi hau Alderdi Popularrari eta presidenteari kalte egiteko tresna moduan erabiltzen ari dira. Hori da erabaki mingarri hau hartzeko arrazoia".
Gainera, "Alderdi Popularrari eskerrak emateko" aprobetxatu du aukera beregan "izan duten konfiantza" dela eta.
Rajoyk gogoeta egin zezala eskatu zion
Mariano Rajoy PPren presidentea Barcenasekin bildu zen atzo eta gogoeta egiteko eskatu zion, egoera "zaila" eta "korapilatsua" delako.
PPko iturriek jakitera eman dutenez, Rajoyk deitu zion Barcenasi eta Genova kalean duen bulegoan bildu ziren, baina ez zion dimisiorik eskatu.
Erabaki "zuzena" da Arenasentzat
Bilera horretan izan zen Javier Arenas PPren Andaluziako burua ere.
Azken horrek gaur adierazi duenez, Barcenasek gaur hartu duen "erabakia zuzena" da eta bere ustez, "alderdiari minik ez egiteko" hartu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa