Politika
Bakegintza
Agentziak | Erredakzioa
Gainera, udalek espetxetik ateratzen diren presoen birgizarteratzean laguntzea planteatu du Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkariak.
Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak aldundiei eta udalei agiri bat aurkeztu die gaur, bakegintzako eta bizikidetzako politika publikoen alorrean jarduerak diseinatu ahal izateko. Besteak beste, udalek bake batzordeak sortzea eta kartzelatik ateratzen diren presoen birgizarteratzean laguntzea proposatu du Fernandezek.
Jarduera guztiak “giza eskubideen errespetuarekiko konpromiso batetik” abiatu behar direla zehaztu du arduradunak, “terrorismo edo indarkeria mota guztiak errefusatuz”.
Eusko Jaurlaritzak, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezen bitartez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiei eta Eudeli dokumentu bat aurkeztu die, bakegintzako eta bizikidetzako politika publikoen alorrean jarduera posibleak diseinatu ahal izateko.
Jaurlaritzak udaletan zein lurralde historikoetan abian ipin daitezkeen hainbat aukera proposatzen ditu; adibidez, bake eta bizikidetzarako udal-batzordeak, herritarren foroak eta bizikidetza anitzerako esperientziak, biktimentzako babesa, oroimen-politikak, gizarteratzea edota bakean, bizikidetzan eta giza eskubideetan eraikitako kulturarako ekimenak. Proposamen irekiak dira.
Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak gaur goizean bilera izan du hiru aldundietako, Eudeleko eta Lehendakaritzako ordezkariekin. Bileran honako hauek ere izan dira: Maribel Vaquero Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendaria; Nekane Zeberio Arabako Foru Aldundiko Kabineteko zuzendaria eta Ibon Uribe Eudeleko ordezkaria.
Maitane Leizaola Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaiko Behatokiko zuzendari nagusia ezin izan da hurbildu azken orduko arazo batengatik. Lan-bileraren ondoren, Jonan Fernandezek prentsaurrekoa eman du dokumentuaren edukia azaltzeko.
Agiriak sei ekimen proposatzen ditu, baina denak udal guztietan aurrera eraman behar dituztenik ez du esan nahi.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa