Politika
Istiluak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atzo epailearen esku geratu ziren eta banan-banan libre utzi dituzte gauean. Aske geratzen aurrenak hiru adingabeak izan ziren.
Istiluak Gasteizen. Argazkia: EFE
13 gazte atxilotu zituzten ostegunean Gasteizen (bederatzi) eta Iruñean (lau) LOMCEren aurka Ikasle Abertzaleak ikasle sindikatuak deitu zuen greba dela eta egin zituzten protesta ekitaldietan izan ziren istilu larrietan. Guztiak aske utzi dituzte dagoeneko. Atzo epailearen esku geratu ziren eta banan-banan libre utzi dituzte gauean. Aske geratzen aurrenak hiru adingabeak izan ziren.
Zazpi atzo aske utzi zituzten: Arabako hiriburuan atzemandako hiru eta Iruñean atxilotutako denak.
Euskal hezkuntza sistema propioa aldarrikatzeko eta LOMCE legea salatzeko, mobilizazioak egin zituzten Euskal Herriko unibertsitate ia gehienetan.
Lehenengo istiluak Gasteizen izan ziren, EHUren kanpusean, eta gero hiriaren erdigunera zabaldu ziren.
13:10 aldera, milaka ikaslek bat egin zuten manifestazioa oraindik amaitzeko zegoenean, hainbat gazte kalteak egiten hasi ziren banketxeen egoitzen kontra eta bestelako eraikinen kontra.
Hala, manifestariek harriak, pilak, bengalak, torlojuak eta kanikak jaurti zituzten, eta Ertzaintzak erantzun eta zortzi lagun atxilotu zituen.
Ertzaintzak Gasteizen atxilotu duen ikasleetako bat. Efe
Lau atxilotu Nafarroan
Gainera, beste lau gazte atxilotu zituzten ikasleen protestetan Iruñean. Sarasate Pasealekuan, Nafarroako Parlamentuaren eta Foru Gobernuaren egoitzaren artean, protesta amaitu ostean, hainbat lagunek harriak eta botilak jaurti zituzten polizien kontra.
Era berean, beste batzuk Alde Zaharrean zabaldu ziren, eta hainbat kalte egin zituzten, agenteek pilotakadekin erantzun aurretik.
Ikasle Abertzaleak sindikatuak kritikatu du istiluak lekuz kanpo daudela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa