Politika
Inbestidura
agentziak | erredakzioa
PSOEren idazkari nagusiak negoziazio taldeen esku utzi ditu elkarrizketa horiek.
Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak esan du ez duela Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidentearekin biltzeko asmorik, eta negoziazio taldeen esku utzi ditu bi alderdien arteko elkarrizketak.
Sanchezek 'Las mañanas de Cuatro' saioan azaldu duenez, ez dio gonbidapena onartuko Rajoyri, jarduneko presidenteak aste honetan hitzordua jartzeko deituko ziola iragarri ostean.
"Rajoyri esaten diot inbestiduraz hitz egiteko negoziazio taldeetan hitz egin behar dela. Aldaketarako gobernua ahalbidetuko duen gehiengoa eraikitzen saiatzen jarraituko dugu", adierazi du buruzagi sozialistak.
Rajoyk eta Sanchezek egin duten azkeneko bilera otsailaren 12an izan zen, Kongresuan, eta ez zuten gertutasunik erakutsi, ez baitziren elkarri eskua emateko gai ere izan kazetarien aurrean.
Sanchezek berretsi du PSOEk ez duela Rajoyren edo "PPren beste edozein hautagairen" inbestidura babestuko, abenduaren 28ko Batzorde Federalean hala erabaki zutelako.
Haren esanetan, bi alderdiek "ezin dute koaliziorik osatu, ezkertiarren eta eskuindarren artean dagoen alternatiba zilegia deuseztea" izango litzatekeelakoan.
Hala eta guztiz ere, PPrekin Estatuko gai garrantzitsuenez hitz egiteko prest agertu da.
rest agertu da.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa