Politika
Pedro Sanchezen inbestidura
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aitor Estebanek esan du oso zaila dela EAJk PSOE babestea, alderdi horrek Ciudadanosekin egindako itunak "euskal herritarrei eta katalanei beren etorkizunaz galdetzeko aukera ukatzen duelako".
Albisteak (2)
Aitor Estebanek esan du EAJk ezin duela Pedro Sanchezen inbestiduraren aldeko botorik eman, Alderdi Sozialistaren presidentegaiak “Euskadi interesatzen zaizkion” gaien inguruan proposamen bat bera ere ez duelako egin.
Kongresuan egin duen agerraldian, Estebanek gogora ekarri du PSOEk eta Ciudadanosek sinatu duten itunak “euskal herritarrei eta katalanei beren etorkizunaz galdetzeko aukera ukatzen” duela, eta, ondorioz, EAJrentzat oso zaila dela babesa ematea.
EAJren bozeramaileak euskaraz hasi du bere hitzaldia eta 1976ko martxoaren 3an frankismoaren polizi militarrak Gasteizen hildako bost langileak oroitu ditu. Sarraski hartan beste 150 pertsona zauritu zituzten.
Joan den abenduko hauteskundeetako emaitzek agertoki politikora “aktore berriak” ekarri dituela, Kongresuan orain arte ezagutu gabeko egoera dagoela eta, beraz, alderdi ezberdinen arteko akordioak ezinbestekoak direla azpimarratu du.
Testuinguru honek bertigoa eman dezakeela onartu du Estebanek, baina egoera hori “gai zahar eta berriei” heltzeko baliatu behar dela erantsi du.
Pedro Sanchezek gobernua osatzeko zituen aukeretatik, “ideologia argirik” ez duen eta “Euskal Herriko eta Kataluniako nazioak ukatzen” dituen alternatibaren aldeko apustua egin duela kritikatu du.
Estebanek azaldu du EAJren ordezkariak PSOEren ordezkaritzarekin bildu zirela, baina Alderdi Sozialistak ez duela jeltzaleek egindako proposamen bat bera ere onartu. Ciudadanosen hautua zergatik egin duen galdetu dio Estebanek Sanchezi, eta“beste aukerari helduz gero, beharrezko babesak lortzea errazagoa” izango litzatekeela esan dio.
Ciudadanosekin egin duten akordioaren edukiekin bat ez datozela ohartarazi dio, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak urratzen dituztelako.
Ildo horretan, Kontzertu Ekonomikoa eta Kupo egokitzeko beharra eta Gizarte Segurantzaren eskumena transferitzea aldarrikatu ditu.
Kataluniako eta Euskal Herriko gatazkak “enkistatuta” daudela gogoratu dio eta konponbidea euskal autogobernuaren eguneratzetik etorriko dela esan du, “guztiok asebeteko gaituen egoera instituzional eta nazionala lortuz”.
Horrez gain, Euskadi nazio bat dela onartzen duen ala ez, Jaurlaritzak edo Legebiltzarrak onartutako legeen kontra epaitegietara jotzeko asmorik duen edo Estatuko segurtasun indarrak murrizteko planik duen argitzeko eskatu dio Estebanek Sanchezi.
Era berean, Euskal Herrirako PSOEren bake eta elkarbizitza plana zein den azaltzeko exijitu dio.
Amaitzeko, berriro Espainiako Gobernuko presidente izateko hautagaitza aurkezten badu, proposamen berriak egin ditzala galdegin dio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa