20:09

Politika

Pedro Sanchezen inbestidura

Talde guztiek errefusatu dute Pedro Sanchezen diskurtsoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Podemoseko buruzagiak kritikatu du "asmo onez" soilik hitz egin duela, PSOE-Ciudadanos itunaren xehetasunak aipatzea saihestuz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Talde parlamentario guztiek errefusatu dute Pedro Sanchezen hitzaldia eta asteazkeneko bozketan PSOE-Ciudadanos itunaren aurka bozkatu dute. Hasiera batean akordio hori babestekoa zen Coalicion Canaria taldeak ere abstentzioaren alde egingo duela iragarri du.

Juan Carlos Girauta Ciudadanoseko bozeramaileak soilik txalotu du Sanchezen interbentzioa, autonomia erkidegoetako diputazioak kentzeko proposamenaz hitz egin ez badu ere. Gai hori Albert Riverak asteazkeneko saioan izango duela hizpide esan du.

Pablo Iglesiasen iritzian, Pedro Sanchezen inbestidura saioko diskurtsoa “etsigarria” izan da. Alderdi Sozialistaren presidentegaia hizketan ari zela irribarre egin badu, ironia adierazteko zela azaldu du. “Askotan ironia da dezepzioaren aurrean erantzunik duinena”, erantsi du.

Pedro Sanchezen inbestiduraren lehen saioa “engainua” izan dela azpimarratu du. “Benetako zaporeak nahasten direla esaten entzun diot Sanchezi, eta niretzako Rivera jaunak eta Sanchez jaunak sinatu duten itunak betiko zaporea dauka”, gaineratu du.

Podemoseko buruzagiak kritikatu du “asmo onez” soilik hitz egin duela Sanchezek, PSOE-Ciudadanos itunaren xehetasunak aipatzea saihestuz. Ildo horretan, berretsi egin du Espainiak behar duena “koalizioko gobernu progresista” dela.

Aitor Estebanek (EAJ) iragarri du talde jeltzaleak Pedro Sanchezen inbestiduraren aurka bozkatuko duela, akordiorik lortu ez dutelako eta gaurko diskurtsoan "keinurik" antzeman ez dutelako.

“Ia 100 minutuko hitzaldian ez du Euskadirekin lotutako gai bat bera ere aipatu”, kritikatu du Estebanek.

EH Bilduk ere kritikatu du Pedro Sanchezen interbentzioa, “ipuin bat kontatzen” aritu delako eta lan-erreforma bezalako legeak baliogabetuko dituela agindu ez duelako.

“Aldaketa hitz behin eta berriro errepikatzen du, baina hori ez da nahikoa ezkerrari zuzendutako eskaintza sinesgarri izateko”, azpimarratu du Marian Beitialarrangoitia diputatuak.

PSOE-Ciudadanos itunarekin “iruzurra” egiten ari dela ulertuta, EH Bilduk Pedro Sanchezen kontrako botokoa emango duela berretsi du.

la berretsi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena