19:59

Politika

Asteazkenean bozketan

EAJk ezezko botoa emango du Pedro Sanchezen inbestiduran

Agentziak | Erredakzioa

Alderdiak adierazi duenez, "ia 100 minututan ez du inolako aipamenik egin euskal aferaren inguruan".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren presidentegai sozialistaren inbestiduraren aurka bozkatuko du, ohar baten bidez iragarri duenez.

Sanchezek "ia 100 minututan ez du inolako aipamenik egin euskal aferaren inguruan", esan dute jeltzaleek.

Andoni Ortuzarrek gidatutako alderdia, halere, prest agertu da PSOErekin negoziatzera, hilak 5etik aurrera, inbestiduraren gaineko bigarren bozketa egin eta gero, "bestelako oinarri" batetik abiatuta.

Izan ere, Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaleak baieztatu egin du, Pedro Sanchezek Gobernuko presidente izateko saiakeran huts egin ondoren, PSOE "negoziazioak berrabiaratzen" saiatuko da, hurrengo astetik aurrera. Horren ildotik, "saski berria egin ahal izateko bestelako zumeekin" lan egitea eskatu du.

Radio Euskadin egindako eta Europa Press albiste agentziak jasotako adierazpenen arabera,  Sanchezen inbestiduraren bozketan ezezkoa eman eta gero, ez da "ezustekorik" izango ostiral arratsaldera arte, "ez baitago denborarik horretarako".

Diputatu jeltzalearen ustean, datorren astean kontatzailea martxan jarriko da, eta hurrengo bi hilabeteetan elkarrizketa "anitza" egongo da. "PSOE eragile garrantzitsua da akordioak lortzeko orduan, baina zume berriez hornitu beharko da saski berria egin ahal izateko".

 

 

>

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena