Politika
Poliziaren biktimak
agentziak | erredakzioa
Gorriz eta horiz pintatuta eta Falange Espainolaren pegatinekin esnatu dira gaur goizean Gasteizen eta Dulantzin.
Martxoak 3ko biktimen omenezko monolitoa. Argazkia: EiTB
Gasteizen eta Dulantzin 1976ko martxoaren 3an Poliziak hil zituen bost lagunen omenez jarritako eskulturei eta monolitoei eraso egin diete bart, eta gorriz eta horiz margotuta agertu dira; gainera, horietako batean Falange Espainolaren pegatina bat zegoen.
Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eta Gasteizko Udalak baieztatu dute erasoak izan direla, Poliziak bost langile hil zituela 40 urte beteko direlako egingo dituzten ekitaldien atarian.
Gasteizko San Frantzisko elizaren ondoan, Poliziak 5 langile hil eta 100dik gora zauritu zituen lekuan, jarri zuten altzairuzko eskulturari egin diote eraso.
Horren parean dagoen monolitoari ere egin diote eraso, pintura gorriarekin eta horiarekin zikinduta, eta Falange Espainolaren pegatina bat itsatsita.
Gauza bera egin diote Dulantzin duela egun batzuk inauguratu zuten monolitoari ere.
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak "gogor" gaitzetsi ditu erasoak, ez direlako soilik biktimen senideen kontra, baizik eta "hiriaren memoriaren kontra".
Gaur bertan, Gasteizko Udalak harrera egingo dio Lluis Llach kantari kataluniarrari 'Campanades a morts' abestiagatik, martxoaren 3ko gertakariak salatzeko egindako abestiagatik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa