09:15

Politika

Libre

Arnaldo Otegi: 'Lehendakari onena, herria'

eitb.eus

Ezker abertzaleko buruzagiak Espainiako Estatuan preso politikoak daudela azpimarratu du, eta gaurko presondegiko irteerak hori uzten duela agerian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruak kartzelatik atera denean egin dituen adierazpenetan nabarmendu duenez, "lehendakaririk onena Euskal Herrian, herria".

Espetxearen ataritik 200 metrora jarri dioten agertokian adierazi du bera espetxetik ateratzeak sortu duen ikusminak agerian uzten duela badaudela preso politikoak Espainiako Estatuan, zeren "halakorik ez da ikusten preso sozialak libre uzten dituztenean, immigranteak kanporatzen dituztenean edo desjabetze prozesuak egiten direnean".

Bestalde, sei urte eta erdiko espetxealdiaren ostean, bakearen aldeko apustua egiten jarraitzen duela esan du, nahiz eta "bakearen aldeko apustua egitearren" espetxeratu zutela uste izan.

Hala, eskerrak eman dizkie "probokazio guztien gainetik" prozesua babestu duten guztiei.

Espetxean sartu zutenean bezain euskaldun, baina orduan baino "independentistago" eta "sozialistago" atera dela azpimarratu du, eta "irekitako bidea azken muturreraino" eraman nahi duela.

Amaitzeko, euskal presoak etxera ekartzea eta independentzia aldarrikatu du, eta "lehendakaririk onena Euskal Herrian, herria", erantsi du.

Hiru ongietorrietako lehenengoa

Buruzagi abertzaleari egingo dizkioten hiru ongietorrietako lehenengoa izan da hau, arratsaldean beste ekitaldi batean parte hartuko baitu Elgoibar jaioterrian (18:30ean, plazan), eta larunbatean Donostiako Belodromoak hartuko du ekitaldia.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena