Politika
Pedro Sanchezen inbestidura
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pedro Sanchezen inbestidura saioa “simulazio” bat izango dela salatu du Rajoyk, Ciudadanosek babesarekin soilik Espainiako presidente izatea lortuko ez duelako.
Mariano Rajoy La Razon egunkariak antolatutako hitzaldi batean. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak esan du PSOE itxurak egiten ari dela eta Pedro Sanchezen inbestidura saioa “simulazio” bat baino ez dela izango. “Komediazko amodio-istorio bat ematen du honek”, erantsi du.
Pedro Sanchezena “pantomima” da, adierazi du La Razon egunkariak antolatutako jardunaldi batean.
“Gobernua behar dugu, argi dago. Baina ez du edozein gobernu behar, ezin dugu gobernu bat edozelan eta edozein preziotan osatu behar, eta are gutxiago itunaren sinatzaileek eurek ere sinesten ez duten inbestidura simulazio baten bidez”, azpimarratu du.
Ildo horretan, Alderdi Sozialistaren buruzagia “gauzak oso gaizki” egiten ari dela esan du. “Botoa emateko prest egon dena (Podemos) gutxietsi egin du; bestearekin (PP) ez du hitz egin nahi izan; eta, azkenean, ezertarako balio ez dionarekin (Ciudadanos) egin du akordioa”, kritikatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa