16:12

Politika

Noos auziko epaiketa

Urdangarinekin COEko kide zelako aliatu zela deklaratu du Torresek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horrenbestez, ukatu egin du harekin Noos sortzeko arrazoi nagusia Errege Etxearekin zuen lotura izatea.

  • Diego Torres, akusatuen eserlekuan. EiTB

    Diego Torres, akusatuen eserlekuan. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Diego Torresek esan du Iñaki Urdangarinek kirol arloan duen eskarmentua dela-eta bazkidetu zela harekin, hau da, ukatu egin du Espainiako Errege Etxearekin lotura zuelako aliatu izana.

Torresek hirugarren egunez jarraian deklaratu du gaur epailearen aurrean, Noos auziko epaiketaren baitan.

Gaurko saioan azaldu duenez, Urdangarin Espainiako Olinpiar Batzordeko (COE) kide zelako erabaki zuen horrekin batera Noos sortzea.

Akusatuaren esanetan, Cristina infantaren senarra 2002an ezagutu zuen, bere enpresak, Virtulual Strategiesek, aholkularitza proiektu bat egin zuelako Ocatgon konpainiarentzat (Urdangarin Antolakuntza zuzendari zen bertan).

"Egia esan, ez zitzaidan niri bururatu Iñaki jaunarekin bat egitea", deklaratu du Torresek. Horren ildotik, ideia Marcel Planelles enpresaburuarena izan zela esan du, horrek "merkatu aukera bat" ikusi baitzuen babesle estrategien arloan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena