Politika
Noos auzia
agentziak | erredakzioa
Noos Institutuko kideak ez deklaratzeko eskubidea erabili du lehenengoz epaiketan.
Albisteak (4)
Illes Balears Forumen eta Valencia Summiten fakturak "benetakoak" direla esan du Diego Torres Noos Institutuan Iñaki Urdangarinen kide zenak galdeketaren hirugarren saioan.
Gaur 09:20 aldera hasi den saioan egin ditu adierazpen horiek Torresek. Samantha Romero Auzitegiko presidenteak kargu hartu dio birritan, oso denbora tarte txikian. "Zuk ezin duzu epaiketa zuzendu", esan dio.
Maria Angeles Berrocal Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Abokatutzaren letraduak egindako galderei erantzuteko garaian, gainera, Torresek ez deklaratzeko eskubidea erabili du lehenengoz: "Ez dizut aztertu ez ditudan fakturen inguruan erantzungo. Ez dut gogoratzen".
"Ezagutzen ez ditudan dokumentuei buruz galdetzen badidazu, eta proiektuan inputatu diren ez badakit, ez dizut buruz erantzungo. Kostuen txostenen inguruan galdetzen badidazu, gustura erantzungo dizut", azpimarratu du Torresek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa