Politika
Eusko Legebiltzarra
Agentziak | Erredakzioa
PSE-EEk, PPk eta UPyDk, ostera, kontrako botoa emango dutela iragarri dute. Sozialisten hitzetan, arauak “ez ditu udalen benetako arazoak konponduko”.
Unai Urruzuno EH Bilduko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Unai Urruzuno EH Bilduko bozeramaileak atzo ziurtatu zuenez, koalizioak eta EAJk ?legealdi honetan akordioa? lortuko dute, Udal Legea Eusko Legebiltzarrean aurrera ateratzeko. PSE-EEk eta PPk, aldiz, ez diote arauari babesik emango, udalen finantziazioa ziurtatzen ez duela eta eskumenak argitzen ez dituela iritzita.
EH Bilduk eta EAJk akordioa ?astebete edo hilabete barru? lortuko ote duten zehazterik ez dagoela adierazi zuen Urruzunok, baina Gasteizko Ganberak araudia bi alderdi horien babesarekin onartuko duela ziurtatu zuen.
?Akordio oso garrantzitsu bat izan daiteke, udalek autonomia eta kaudimen ekonomiko handiagoa izateko?, azpimarratu zuen koalizioko legebiltzarkideak.
Zentzu horretan, legean udalak Finantzen Euskal Kontseiluko ?kideak? izango direla argi geratuko dela esan zuen EH Bilduko bozeramaileak. Zergen ?dirua banatzeko? irizpideak ere argi azalduko direla erantsi zuen. Urruzunoren ahotan, horrek ?aldarrikapen historiko bat? lortzea suposatuko du, udalek ?apurrak ez jasotzeko?.
EAJren eta EH Bilduren arteko negoziazioa akordioarekin bukatzeko oztopo nagusia udalen finantziazioa da, bi alderdiek Legebiltzarreko lantaldearen bileran, asteartean, onartu zutenez.
PSE-EE, UPyD eta PP, aurka
Bestalde, Jose Antonio Pastor sozialistak atzo iragarri zuenez, PSE-EEk bere zuzenketak babestuko ditu eta legearen kontrako botoa emango du. Pastorren esanetan, arauak ?ez ditu udalen benetako arazoak konponduko?.
Laura Garrido PPko ordezkariak kritikatu duenez, legedia ?labur? geratuko da. ?Egitasmo txarra baldin bazen, EAJren eta EH Bilduren arteko akordioak okerrago egin du?, gaineratu du. PPk, PSE-EEk bezalaxe, bere zuzenketak babestuko ditu eta arauaren kontrako botoa emango du.
Era berean, UPyDk ez du EAJren eta EH Bilduren artean adostutako testua babestuko, EAEko egitura instituzional ?zentzugabea sendotzen? duelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa