16:50

Politika

Pedro Sanchezen inbestidura

Podemosek bertan behera utzi ditu PSOErekin abiatutako negoziazioak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alderdi morea eta PSOEk Ciudadanosekin sinatutako akordioa ez direla bateragarriak esan du Iñigo Errejonek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Errejon Podemoseko bozeramaileak ohartarazi du PSOEk eta Ciudadanosek sinatutako akordioa ez dela eurekin bateragarria, eta zapuztu egin dituela aldaketa gobernua osatzeko aukerak. Horregatik, bertan behera utzi ditu sozialistekin abiatutako negoziazioak, eta aurreratu du ez direla joango gaur egitekoa zuten bilerara.

Errejonek eta Podemosen talde negoziatzaileak prentsaurrekoa egin dute gaur Kongresuan, PSOEk eta Ciudadanosek akordioa sinatu ostean.

Agerraldi horretan, deitoratu egin dute PSOEk "PPren babesaren zain geratzea" hautatu izana, Podemosekin akordioa bilatzea baino gehiago.

Horren ildotik, Errejon "etsita" agertu da, eta aipatutako akordioa ez dela "ez progresista, ez erreformista" iritzi dio. "Ibex 35eko enpresaburuak eta pribilegioak dituzten sektoreak pozik egongo dira akordio horrekin", gaineratu du.

Alderdi morearen esanetan, PSOEk eta Ciudadanosek lortutako akordioak PPren politikak aldatzea baino gehiago, horietan sakondu egingo ditu.

Errejonek gogorarazi du une honetan Sanchezek presidente izateko duen bide bakarra PPk horren inbestidura erraztea dela. Horregatik, hurrengo asteko inbestidura saioak "porrot" egingo duela aurreratu du.

Hori horrela, martxoaren 5etik aurrera PSOErekin negoziatzen jarraitzeko prest agertu da.

Bestalde, Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak esan du PPk "lortu" egin duela berriz ere protagonista izatea PSOE-Ciudadanos akordioari esker.

Horren ustez, PSOE "makurtu" egin da Ciudadanosen aurrean, adostutakoa "PPren politiken jarraipena" baita.

Izan ere, Iglesiasek argudiatu du akordioan jasota dagoena "PPrentzat onargarriak" direla, eta Riverak aitortu duela Rajoyren alderdia erakarri nahi duela.

Garzon "kortesiagatik" bilduko da PSOErekin

Podemosen jarreraren berri izan eta gero, Alberto Garzon IUko bozeramaileak baieztatu du joan egingo dela gaur arratsaldean egitekoa den eta hasieran 'laukoa' zen bilerara, baina PSOEri esateko Ciudadanosekin hitzartutakoa ez dela "bateragarria" alderdi ezkertiarrekin abiatutako negoziazioekin eta "atzerapausoak" dakartzala.

Garzonek aitortu egin du ez duela zentzurik lauko bilerak mantentzeak Podemosek parte hartzen ez badu, baina gaur "kortesiagatik" joango dela esan du.

IUko bozeramailearen esanetan, "une historikoak eskatzen duen mailan egoteko, erresistentzia gobernua osatzen saiatu beharra dago, eta, horretarako dagoen bide bakarra, PSOEk ezkerrera biratzea da, eta ez eskuinera".

"Badirudi PSOEk erabaki duela klase popularrekin bat ez egitea", deitoratu du Garzonek.

tu du Garzonek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena