Politika
Auzitegi Nazionala
agentziak | erredakzioa
Ekitaldi horietan terrorismoa ez dadin goratu hartu ditu neurriak. AVTk eta Urquijok ekitaldiak debekatzea eskatu zuten atzo.
Auzitegi Nazionala. Argazkia: EiTB
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Arnaldo Otegiri egingo dizkioten ongietorrietan terrorismoa goratzea galarazteko neurriak hartzeko eskatu die Estatuko Segurtasun Indarrei.
Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskalburuak bere esku dauden Estatuko Segurtasun Indarrei beharrezko aginduak emateko eskatu dio Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari, delituak galaraz ditzaten, eta delituak gertatuz gero, horiek argi ditzaten.
Era berean, ekitaldiekin zerikusia duen edozein informazio berri Fiskaltzari helarazteko eskatu du.
Fiskaltzak erabaki horixe hartu du Urquijok Ministerio Publikoari ekitaldi horiek debekatzeko izapideak abia zitzala eskatu ostean.
Bestalde, Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak ekitaldiak debekatu ala ez erabaki beharko du, Fiskaltzaren txostenean oinarrituta, AVT terrorismoaren biktimen elkarteak debekatzea eskatu ostean.
Martxoaren 1ean, espetxetik ateratzen denean, lehenengo ongietorria Logroñoko kartzelaren atarian jasoko du, gero Elgoibarren (jaioterrian), eta martxoaren 5ean ekitaldi politikoa egingo dute Donostiako Anoeta Belodromoan.
Belodromoan. Belodromoan.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa