Politika
ESPAINIAKO GOBERNUA
EITB.EUS
Espainiaren haustura ekarriko lukeen erreferendumik ez dutela onartuko jaso dute hitzarmenean, besteak beste. Konstituzioa erreformatzea eta lan erreforma berri bat egitea ere adostu dituzte.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
"Gobernu erreformista eta aurrerakoia" osatzeko, Ciudadanosek eta PSOEk gaur sinatu duten 66 orriko itunean jasotako gako nagusienetako batzuk, horra:
Erreferendumak
'Espainiako edozein lurraldetan autodeterminazioa bultzatzea xede duen erreferenduma deituz gero', bi alderdiok aurka agertuko dira, gaur sinatutakoaren arabera. Espainiaren haustura ekarriko lukeen erreferendumik ez dutela onartuko jaso dute hitzarmenean.
Lana
Lan erreforma berri bat egitea aurreikusi dute bi alderdiok. Bertan, besteak beste, kontratu mota berri bat zehaztu dute, egonkorra eta mailakakoa, bi urteko iraupena izango lukeena. Kontratu mota berri horrek egungo aldi baterako kontratuak ordezkatuko lituzke. Hiru urtera, kontratua mugagabe bihurtuko da. Hala, hiru kontratu mota leudeke: egonkorra eta mailakakoa, mugagabea, eta errelebo kontratua.
Ingurumena
40 urte baino gehiagoko zentral nuklearrak ixtea jaso dute akordioan. Halaber, Fracking-a edo haustura hidraulikoaren teknika erabilita egindako prospekzioak kontrolatzeko eta baimenak mugatzeko moratoria aurkeztuko dute legealdi honetan.
Ustelkeria
Ustelkeria delituekin zerikusia dutelakoan ikertutakoek ez dute Ciudadanosen eta PSOEren hautes-zerrendetan lekurik izango. Karguan egonda ustelkeria delituren bat egotziz gero, pertsona hori kargugabetu egingo dute bi alderdiok.
Hezkuntza
Hezkuntzaren inguruko akordio sozial eta politikoa erdietsi nahi dute hurrengo legealdian, herritar guztiek hezkuntzarako duten aukera berdintasuna bermatuko duena. Bestalde, LOMCE legearen ezarpena bertan behera geratuko da, oraindik indarrean sartu ez den ataletan.
Kultura
Kulturako produktuei egun ezartzen zaien % 21eko BEZ zerga % 10era jaistea adostu dute. Jabego Intelektualaren Legea erreformatzea, pirateriaren kontrako neurriak ezartzea edota Cervantes Institutuaren lana bultzatzea hitzartu dituzte, besteak beste.
Osasuna
Osasun Sistema Nazionalaren hedadura unibertsala berrezartzea jaso dute akordioan; osasun sistema publikoa, unibertsala, kalitatezkoa, doakoa eta herritar guztientzat eskura egongo dena.
Konstituzioaren erreforma
Konstituzioa erreformatzeko azpibatzorde bat eratzea ere adostu dute. Sei hilabeteren buruan, erreformaren nondik norakoak zehazteko bilerak hasiko lirateke. Proposatutako erreformen artean, Senatuaren berrantolaketa jaso dute.
Hauteskunde sistemaren erreforma
Hauteskunde legea erreformatzea beharrezkotzat jo dute Ciudadanosek eta PSOEk. Hori gauzatzeko, azpibatzorde bat sortzea adostu dute. Proportzionaltasuna hobetzea da helburuetako bat.
Autonomien finantziazioa
Autonomia Erkidegoen Finantziaziorako Lege Organikoaren erreforma ere jaso dute gaur izenpetutako akordioan. Autonomien arteko berdintasuna eta koordinazioa bermatzea nahi dute erreforma honen bidez.
ma honen bidez.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa