Politika
Espainiako Gobernua
Agentziak | Erredakzioa
66 orriko dokumentu bat sinatu dute, gobernu "aurrerakoi eta erreformista" baterako. Bertan jaso dituzte Konstituzioaren erreforma, zergena eta enpleguarena, eta Espainiaren batasunaren defentsa.
Albisteak (5)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak eta Albert Rivera Ciudadanosen presidenteak "gobernu erreformista eta aurrerakoia" osatzeko ituna sinatu dute gaur Kongresuan, eta C?s-ek hautagai sozialistaren aldeko botoa emango du datorren asteko inbestidura saioan.
Konstituzionalaren aretoan izan da itunaren sinadura, Konstituzioaren zazpi egileen irudien ondoan, eta bertan izan dira PSOEren eta Ciudadanosen negoziazio taldeak, Antonio Hernando (PSOE) eta Juan Carlos Girauta (Ciudadanos) bozeramaileak buru zirela.
Itunaren dokumentua, Sanchezek eta Riverak prentsaren aurrean azaldu dutena, izango da gobernu berriaren programa, eta bertan jaso dituzte Konstituzioaren erreforma, zergena eta enpleguarena, eta Espainiaren batasunaren defentsa, besteak beste.
PSOEren eta Ciudadanosen buruzagi guztiek egon nahi izan dute sinadura ekitaldian. Hala, bertan izan dira Cesar Luena PSOEren Antolakuntza idazkaria, Carme Chacon Nazioarteko Harremanen idazkaria; Luis Garicano C?s-ren ekonomia arduraduna, eta Ines Arrimadas eta Juan Marin Kataluniako eta Andaluziako C?s-ren buruak.
Sinaduraren aurretik, negoziazio taldeetako kideak agurtu eta txalo zaparrada jaso dute.
Aldaketa politikorako "lehenengo pausoa"
Pedro Sanchez PSOEren buruak uste du Ciudadanosekin sinatu berri duen akordioa "lehenengo pausoa" dela Espainiako Estatuan aldaketa politikoa izan dadin.
"Lehenengo pausoa da, ez beharrezkoa, herrialde honetan aldaketa politikoa eta datorren astean Espainiako Gobernu berria egon dadin", azaldu du.
Sanchezek azpimarratu du ituna ez dela "erraza" izan, baina "eskuzabaltasunaren bidea" hartu behar izan dutela, eta ez duela inork "etsi", biek "etsi" dutela "espainiarrek irabaz dezaten".
Herritar guztien onura bilatzeko behar historikoa berretsi du, eta "betoak" alde batera uzteko eta "adostasunak" bilatzeko deia egin du, "inposaketak" baztertzeko eta "elkar ulertzeko".
"Gobernu aurrerakoia eta erreformista" lortzeko itunean "sozialismo demokratikoaren 140 urteko historiaren balore nagusiak jaso dituztela ere azpimarratu du: "Justizia soziala, eskubideak, elkarrizketa, aukerak eta askatasunak".
Riverak Trantsizioarekin parekatu du
Bestalde, Albert Rivera Ciudadanosen presidenteak Trantsitzioak egindako bideari eusten diotela adierazi du, eta gaur garai politiko berriaren "oinarria" ezarri dutela.
Gainera, PPri "ausardia eta eskuzabaltasun esfortzua" eskatu dio "gobernu erreformistaren eta aurrerakoiaren akordioa" babes dezan.
Riverak ez du baztertu "akordio hori gauzatzeko gobernuan parte hartzea", eta ituna "konstituzionalisten" artean egin dutela goraipatu du.
Ez du inbestidura bermatzen
Aritmetikari begira egon beharko du datozen egunotan Pedro Sanchez PSOEren Presidentetzarako hautagaiak. Ciudadanosekin lortutako akordioa ez da nahikoa Sanchez presidente aukeratzeko. Bi alderdiek Kongresuan dituzten eserlekuak (130, 90 sozialistenak eta 40 alderdi laranjarenak) eta Coalicion Canariaren aulki bakarra batuta ("kanariar agenda" delakoa hitzartuta, alde bozkatuko zuela iragarri zuen pasadan astean), taldeek ez liokete gainerako indarren balantzari aurre egiteko modurik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa