Politika
Pedro Sanchezen inbestidura
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Podemoseko buruak nabarmendu du hautagai sozialista ez dela gobernuburu izango PPk babestu ezean.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Pablo Iglesias Podemoseko buruak gogorarazi dio Pedro Sanchezi presidente izateko duen aukera bakarra Podemosekin akordioa lortzea dela, eta esan dio Ciudadanosekin ituna sinatzea "bere burua presidente gisa baztertzea" dela, ez baitu babes nahikorik.
Horren ildotik, Iglesiasek aurreratu du ez duela Sanchez babestuko Ciudadanosen alde egiten badu: "Ez, ez dugu babestuko".
Podemoseko buruak prentsaurrekoa eskaini du Kongresuan, ERCko eta DiLeko bozeramaileekin batzartu ostean, eta bere alderdiaren eta PSOEren artean koalizio gobernua osatzeko lanean jarraituko duela nabarmendu du.
"Ezin dut pentsatu Pedro Sanchezek bere burua baztertuko duenik presidente gisa", esan du Iglesiasek.
Buruzagi ezkertiarrak "zilegia" deritzo PSOEk "nornahirekin" akordioa lortzeari, baina ohartarazi du Sanchez ez dela presidente izango PPk akordioarekin bat egin ezean.
"Herrialdea presidentea izatetik urrun izango da PSOEk eta Ciudadanosek ez badute lortzen PPk euren ituna babestea", esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa