Itxi

Politika

Mikrofono irekia

Rajoy: 'Segur aski hauteskundeak izango dira ekainaren 26an'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOa

Kamerek grabatu egin dute Rajoyk David Cameronekin izandako solasaldi bat.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak uste du hauteskundeak errepikatu egin beharko direla Espainian. Hori esan die, behintzat, David Cameron Erresuma Batuko gobernuburuari eta Europar Batasuneko beste hainbat buruzagiri.

Rajoyk EBren goi-bilera hasi baino lehen egin die iragarpen hori, solasaldi pertsonalak egiten ari zirela. Une batean, kamerak hurbildu dira, eta hizketa grabatu dute.

Irudietan ikus daitekeenez, Espainiako jarduneko presidenteak esan die Pedro Sanchezek ez duela lortuko inbestidura lehen bozketan, martxoaren 5ean. "Nik uste dut ez duela lortuko; segur aski, hauteskundeak izango dira ekainaren 26an", adierazi du.

Data entzunda, Cameronek erantzun dio balitekeela berak ere egun horretarako deitzea Erresuma Batuan Europar Batasunari buruzko erreferenduma.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN