20:53

Politika

Inbestidura

Ciudadanosekin akordioa datorren astean lortuko duela uste du PSOEk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Antonio Hernando talde sozialistaren bozeramaileak azpimarratu du negoziazioan aurrerapen garrantzitsuak izan direla eta bi alderdien arteko ezberdintasunak gaindiezinak ez direla.

1:06
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSOEk espero du datorren asteko astelehenean edo asteartean Ciudadanosekin behin betiko akordioa lortuko duela, negoziazioaren aurrerapen “nabarmenak” izan direlako.

“Bi alderdien arteko ezberdintasunak ez dira gaindiezinak”, adierazi du Antonio Hernando Alderdi Sozialistaren Kongresuko bozeramaileak, PSOEren eta Ciudadanosen talde negoziatzaileek bilera amaitu ondoren egindako agerraldian.

“Aurrerapenak nabarmenak izan dira eta, bide horretan lanean jarraituz gero, akordioa datorren astelehenean edo asteartean itxiko dugula uste dugu”, azpimarratu du.

Bestalde, Jose Manuel Villegas Ciudadanoseko idazkariorde nagusiak esan du, “PSOErekin itun orokor bat egin arren”, Pedro Sanchezen inbestiduran “kontrako botoa” emango dutela. Ildo horretan, enplegua, zergak edota hezkuntza bezalako gaietan ezberdintasunak dituztela azaldu du.

Hala ere, Hernandok garrantzia kendu nahi izan dio Villegasek egindako adierazpenari. Bere ustez, Albert Riveraren alderdiak PPk akordio horrekin bat egitea nahi du eta horregatik agertu du jarrera hori.

“PSOE Ciudadanosekin negoziatzen ari bada, Pedro Sanchezen aldeko botoa emateko da”, azpimarratu du Hernandok. Eta ziur agertu da, azkenean bi alderdiek akordioa lortzen badute, hala izango dela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena