Politika
Bilera sorta
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ERCk eta DiLek iradoki dute aurka bozkatuko dutela PSOEk eta Podemosek erreferendum bat eskaini ezean.
Albisteak (2)
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia "baikor" agertu da inbestidura saiora begira, hainbat alderdirekin batera akordioa lor dezakeela uste baitu.
Sanchez ERCrekin eta DiLekin batzartu da gaur, inbestidura saiorako babes bila abiatutako bilera-sortaren baitan.
Hautagai sozialistak txalotu egin du Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak negoziatzeko agertutako prestasuna, eta herritarrek abenduaren 20an hauteslekuetan adierazitakoa ulertu duela gaineratu du.
Halaber, Sanchezek iragarri du "asteon" "proposamen berrikusi bat" igorriko diola Podemosi, haren gobernu programa aztertu ondoren. Horretan, bi alderdiak ados dauden neurriak zehaztuko dizkiote alderdi moreari.
Gainera, Pablo Iglesiasekin biltzeko prest agertu da, baina betiere akordioa sinatu ostean, akordioa lortzen badute.
ERCk eta DiLek berdin bozkatuko dute
Bestalde, ERCk eta DILek inbestidura saioan "berdin bozkatzea" adostu dute.
Bi alderdiek ohartarazi dute ez dutela aurreratuko zer bozkatuko duten, "Sanchez norekin ezkonduko den" ezagutu arte.
"Ez dira gauza bera PSOE-Ciudadanos, Podemos-PSOE eta PSOE-Podemos-Ciudadanos, eta gobernu akordioa ezagutu arte ezingo dugu zehaztu gure jarrera", ohartarazi du Francesc Homs DiLeko bozeramaileak.
Joan Tarda ERCko eledunak aitortu egin du abstenitu egingo liratekeela PSOEk eta Podemosek erreferendum bat eskainiko balute. Dena dela, hori ez dela gertatuko jakin badakienez, ERCren eta DiLen botoa zein izango den asmatu daitekeela esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa