Politika
Negoziazioak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gainera, Espainiako Gobernuaren baitan Plurionazionalitate, Administrazio Publiko eta Udal gaietarako ministerio bat osatzea proposatu du.
Albisteak (3)
Katalunian galdeketa egitea "ezinbesteko" neurria da Podemosentzat, eta, hori dela eta, gai hori gehitu dio Podemosek gobernu programari buruz PSOEri bidaliko dion eskaintzan. Podemosek "berme guztiekin" Katalunian galdeketa egitea eskatu du, eta galderak "bakarra eta argia" izan behar duela uste du. Dena den, ez du erreferendumerako datarik zehaztu.
Podemosen "Gobernu egonkorra eta bermeduna osatzeko oinarri politikoak" dokumentuak zehazten duenaren arabera, Kataluniako erreferendumak berme demokratiko, juridiko eta logistiko guztiak izan behar ditu. Alderdi moreak gaineratu duenez, Espainiako Konstituzioaren 92. artikuluak garrantzi berezia duten erabaki politikoen inguruan erreferendumak egitea "ahalbidetzen eta babesten" du.
Halaber, Gobernu egiturari buruzko proposamena ere egin dio Podemosek PSOEri. Ildo horretan, Espainiako Gobernuaren baitan Plurionazionalitate, Administrazio Publiko eta Udal gaietarako ministerio bat osatzea proposatu du; hain zuzen ere, ministerio horren helburuetako bat Katalunian erreferendum prozesua bultzatzea litzateke.
Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak azaldu duenez, orain ez da eserlekuez hitz egiteko garaia, eta behin Gobernuaren osaketa negoziatzen denean zehaztu beharko da zein alderdik eta nork beteko dituzten eserlekuak. Hala ere, haren esanetan, Gobernua osatuko duten alderdiek Espainiako hauteskunde orokorretan izandako emaitzen araberako ordezkaritza izan behar dutela.
Iglesiasen esanetan, Podemosek PSOErekin, Podemosen Kataluniako, Galiziako eta Valentziako taldeekin, IUrekin eta Compromisekin osatu nahi du gobernua eta talde horiei luzatuko die dokumentua, baina baita Ciudadanosi, ERCri, DiLi edota EAJri ere.
PSOEk Podemosi: "Pablo, ez dakizun non zauden"
Pedro Sanchezen denborak ez "errespetatzea" egotzi dio PSOEk Pablo Iglesias Podemoseko buruari. "Pablo, ez dakizu non zauden. Noiz agindu dizu estatuburuak gobernua osatzen saiatzeko?", erantzun dio Antonio Hernando PSOEk Espainiako Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak Podemosi.
"Egunak daramatzagu zain, berehala, beraiek nahi dutenean eseriko gara Podemosekin, eta erreferendum horri ezetz esango diogu", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa