Politika
Kongresuan
Agentziak | Erredakzioa
Hautagaiak ganberaren gehiengo osoaren babesa ez balu (hala ematen du), bigarren bozketa martxoaren 5ean, larunbatez, egin beharko lukete.
Albisteak (3)
Martxoaren 2an egingo dute Diputatuen Kongresuan Pedro Sanchezen inbestidura saioa, Patxi Lopez ganbera honetako presidenteak gaur baieztatu duenez.
Bi politikariak bilduta egon dira goizean data zehazteko. Eztabaida martxoaren lehen astean egiteko konpromisoa hartu zuen Lopezek, eta Sanchezek ere hilabeteko epea eman zion bere buruari gainerako alderdiekin negoziatzeko.
Bigarren bozketa, larunbatez
Inbestidura saioak bi egun iraun ohi ditu. Aurrenekoan bere asmoak aurkezten ditu presidentegaiak, eta gainerako alderdiek erantzun egiten diote. Bigarrenean egin ohi da lehen bozketa. Hortaz, litekeena da martxoaren 3an egitea lehen boto-emate hori. Ganberaren gehiengo osoaren babesa behar du Sanchezek presidente aukeratua izateko. Ez dirudi, ordea, buruzagi sozialistak boto kopuru hori lortuko duenik.
Hori horrela, bigarren bozketa bat egin beharko lukete, 48 orduren buruan. Hartara, saio hori martxoaren 5ean, larunbatez, egingo litzateke. Bozketa horretan ganberaren gehiengo soilaren babesa (aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izatea) baino ez du behar Sanchezek.
Lopezek garrantzia kendu dio bozketa larunbatez egin behar izateari. "Inoiz gertatu da", argudiatu du.
Bigarren bozketa horretan presidente aukeratua izateko nahikoa boto ez balu, inbestidurarako beste hautagai bat bilatu beharko luke erregeak.
Hauteskundeak, ekainaren 26an
Konstituzioaren 99. artikuluaren arabera, erregea ez dago hautagai berria topatzeko bilera sorta egitera behartuta, baina litekeena da hala gertatzea. Mariano Rajoy izan liteke bigarren aukera, baina hori ere ikuskizun dago.
Bi hilabeteko epean babes nahikoa lortzen ez duen hautagairik ez badago, gorteak desegin eta hauteskundeak deitu beharko lituzkete. Bozak maiatzaren 3an deitu beharko lirateke, eta horrenbestez, hauteskunde berriak ekainaren 26an egingo lirateke.
gingo lirateke.gingo lirateke.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa