Politika
Rajoy-Sanchez bilera
eitb.eus
PP Espainiako Gobernutik aterata, arazo asko "konpontzen" hasiko direla adierazi du hautagai sozialistak.
Pedro Sanchez. EFE
Pedro Sanchez Espainiako Presidentetzarako hautagai sozialistak "beldurraren kanpaina" amaitzea eta PP Gobernutik ateratzea "hainbat arazoren iturria" izango dela ez esatea eskatu dio Mariano Rajoy jarduneko presidenteari.
"Errealitatean, arazo horietako asko konpontzen hasiko dira", gaineratu du, harekin ordu erdi eskas bildu eta gero.
Rajoyrekin Kongresuan bilera arina egin eta gero, Sanchezek eskatu dio jarduneko presidenteari utz diezaiola esateari "arazoak" izango direla sozialistak Gobernuan daudenean, bere ustean, arazook konpondu egingo dira aldaketaren gobernua Espainiara heltzen denean.
Pedro Sanchez PSOEren burua ziur aguertu da gobernua osatzeko akordioa lortuko duela hilabete amaierarako, Podemos eta Ciudadanosen moduko alderdiak barne hartuta, eta, hala, inbestidura saioa "martxoaren hasieran izan dadila".
Hautagai sozialistak nabarmendu duenez, gobernu progresista eta erreformista eratu nahi du, Podemos eta C'sekin, gehiengo egonkorra izateko, ezkertiarren arteko ituna, Portugalekoa bezalakoa, ez baita nahikoa Espainian.
Bestalde, Sanchezek ez dio garrantzirik eman nahi izan Mariano Rajoyk bostekoa ez emateak eragindako polemikari. Sanchezek bostekoa luzatu dio jarduneko presidenteari, baina Rajoyk ez dio eman. Sanchezek esan du kazetarien aurrean egon ez direnean, bostekoa eman dutela elkar.
Sozialisten idazkari nagusiak egindako prentsaurrekoan bere alderdiak ere kritikatu duen "anekdotari" garrantzia kendu dio.
Sabíamos que no era un político decente. Ahora sabemos que tampoco es educado #MarianoEscondeHastaLaMano pic.twitter.com/VFb4oA3t2S
— PSOE (@PSOE) febrero 12, 2016
Izan ere, elkartu eta gutxira, PSOEren Twitter kontu ofizialak honako mezua bota du: "Bagenekien ez dela politikari zintzoa. Orain badakigu zuzena ere ez dela".
Sanchezek adierazi du "benetan" ez zekiela mezu hori bota dutenik, baina esan du "community manager" buruzagiak baino arinagoak direla batzuetan, eta berretsi egin du Rajoyri egindako agurra "erabat naturala" izan dela.
PPren kontu ofizialak, ondoren sare sozialaren bidez erantzun dio PSOEri:
Exigimos al @PSOE una rectificación https://t.co/bU7XUSCNdE
— Partido Popular (@PPopular) febrero 12, 2016
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa