13:49

Politika

Bigarren elkarrizketa sorta

Ostiralean bilduko dira Rajoy eta Sanchez

Agentziak | Erredakzioa

PPk, Ciudadanosek eta PSOEk babestuko duen akordioa defendatuko du Espainiako Gobernuaren jarduneko presidenteak.

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia datorren ostiralean, otsailak 12, bilduko dira, 17:00etan hasita. Batzarra Kongresuan egingo dute, Alderdi Popularreko iturriek zehaztu dutenez.

Hauteskunde orokorrak izan zirenetik, bi buruzagiek egiten duten bigarren bilera da. Aurrenekoa, abenduaren 23an egin zuten Moncloa jauregian. Laburra izan zen, eta PPko hautagaiaren inbestidurarik babestuko ez zuela jakinarazi zion orduan Sanchezek Rajoyri.

Bigarren bilera hau egin baino egun bat lehenago, Albert Rivera Ciudadanoseko presidentearekin izango da Rajoy. Joan den ostegunean bildu ziren biak, eta astebetean berriro batzartzeko hitzordua egin zuten. "Kataluniako alderdi independentisten desafioaren aurrean elkarrizketa eta batasuna" bultzatu behar direla uste dute biek ala biek.

PPko iturrien arabera, PPko, PSOEko eta Ciudadanoseko kideen arteko akordioaren alde egingo du Rajoyk bileran.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena