10:06

Politika

Noos auziaren epaiketa

'Urdaingarini eztabaidarik gabe ordaintzeko agintzen zuen Matasek'

agentziak | erredakzioa

Jose Luis Ballester akusatuak esan duenez, Iñaki Urdangarinek eskatutako guztia ordaintzeko agindua eman zien Balearretako presidente ohiak.

1:41
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jaume Matas Balearretako presidente ohiak Iñaki Urdangarin kontratatzeko agindua eman zuela eta zerbitzu horrengatik Noos institutuak Gobernu autonomikoarengandik jasotako 2,5 milioi euroak zalantzan jartzea galarazi zuela adierazi du gaur Jose Luis Ballester Balearretako Kirol zuzendari eta arraunlari olinpiko ohiak epailearen aurrean.

Palman, Noos auziaren epaiketako bigarren saioan, Ballesterrek azaldu du berak jarri zituela harremanetan Urdangarin eta Matas, Balearretako Exekutiboa Banesto txirrindularitza taldearen (gerora Illes Balears izena hartu zuen) babesle izatea proposatu ziezaion.

Kontratua Marivent Jauregian egindako bilera batean adostu zuten, padel partida bat jokatu ostean. Batzar hartan turismoari eta kirolari lotutako foro bat antolatzeko aukera eskaini zion Urdangarinek Matasi.

Cristina infantaren senarrak berarekin zuen adiskidetasuna Balearretako Gobernuarekin kontratuak lortzeko "erabili" zuela salatu du Ballesterrek.

2003tik 2007ra Balearretako Kirol zuzendari izan zenak azaldu duenez, Jaume Matas orduko presidenteak eztabaidarik gabe Urdangarinek eskatzen zituen aurrekontuak ordaintzeko agindua eman zuen.

"Ez zen prezioa zalantzan jartzen" eta "ez zegoen eztabaidarik", erantzun die behin eta berriz Ballesterrek Pedro Horrach Ustelkeriaren Aurkako fiskalaren galderei, Matasen Gobernuak Noosekin lotu zituen 2,5 milioi euroko kontratuen harira.

Bestalde, Samantha Romero epailea da epaimahaiaren presidentea, eta epaiketa hasi eta berehala Miguel Tejeiro Noos Institutuaren idazkaria absolbitu du, Manos Limpiasek haren kontrako salaketa kendu ostean.

Infanta akusatuen eserlekuan

Palmako Auzitegiak 09:13an ekin dio berriro Noos auziaren epaiketari, eta Cristina Espainiako infanta akusatuen aulkian eseri da berriro, Iñaki Urdangarin senarrarekin batera zerga delituak egitea leporatuta.

Epaiketa urtarrilaren 11n hasi zen, eta baina gaur deklaratu dute lehenengoz akusatuek, Jose Luis 'Pepote' Ballester Balearretako Kirol arduradun eta  hasita.

Cristina Espainiako infantaren defentsak aurkeztutako hasierako protesta atzera bota zuen epaileak. Manos Limpiasek zerga iruzurra leporatzen dio, 2007ko eta 2008ko errenta aitorpenetan senarrari zerga delituak egiten laguntzeko iruzur egiteagatik.

Palmako Auzitegiak ez zion 'Botin doktrina' deiturikoa ezarri nahi izan infantari, Noos auziak baldintzak betetzen ez dituelakoan, eta Manos Limpiasek herri akusazio gisa aritzeko zilegitasuna duela babestu zuen. Izan ere, epaileek autoan jasotakoaren arabera, infantari egozten dizkioten Ogasunaren aurkako delituak ondasun kolektiboari egiten diote kalte, eta, beraz, Zerga Agentzia ez da "kaltetu bakarra".

Manos Limpiasek 8 urteko kartzela-zigorra eta bi milioi euroko kalte-ordaina eskatzen du infantarentzat. Urdangarinentzat, berriz, 19 urte eta erdiko zigorra eskatzen du Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak, eta 26 urte eta erdikoa, Manos Limpiasek.

Urdangarinek eta Diego Torres horren bazkide ohiak diru publikoa jasotzeko egindako ustezko sarearen baitan kokatzen da ikerketa guztia.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena