Politika
Negoziazioak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pablo Iglesiasek esan du Pedro Sanchezek aurkeztu duen dokumentuak Podemosen programarekin antzekotasun handiak dituela eta, beraz, koalizio-gobernua osatzeko ituna lortzea "erraza" izango dela.
Antonio Hernando PSOEren bozeramailea Kongresuan. Argazkia: EFE
PSOEren negoziazio-taldea Ciudadanos, IU eta Compromis talde parlamentarioen ordezkaritzekin bildu da astelehen honetan, eta Antonio Hernando Alderdi Sozialistak Kongresuan duen bozeramailearen esanetan, "balantzea oso positiboa da".
Aipatu hiru taldeekin akordio batera heltzeko "inolako oztoporik ez" dagoela azpimarratu du, negoziatzeko jarraitzea ezinbestekoa izango den arren. Alderdi Sozialistak adostasunetara heltzeko borondatea daukala berretsi du.
Ildo horretan, Podemosekin ere akordioetara heltzeko prest daudela ere adierazi du, baina oraindik ez dutela bilerarik egin, negoziatzen hasteko baldintza gisa Ciudadanos baztertzea jarri dutelako.
Hala ere, Hernando pozik agertu da Pablo Iglesiasek gaur egindako adierazpenen ondotik. Iglesiasek esan du Pedro Sanchezek negoziaziorako gaur aurkeztu duen dokumentuak eta Podemosen hauteskunde-programak "antzekotasun handiak" dituztela eta, beraz, koalizio-gobernua osatzeko akordioa lortzea "erraza" izango dela.
Iglesiasen hitzak "albiste onak" direla azpimarratu du Hernandok eta ituna egiteko eskua luzatu dio.
Horrenbestez, gaur "aurrerapausoak" eman direla eta datozen egunetan bilera gehiago egingo dutela erantsi du Hernandok.
Sanchez-Rajoy bilera
Bestalde, datorren asteazkenean bilera egitea proposatu dio Pedro Sanchezek Mariano Rajoyri, bere inbestidura saioaren harira PSOEk hasi duen bilera-sortaren baitan.
Alabaina, asteazkenean Alderdi Popularrak Senatuan duen taldearekin batzarra izango du Rajoyk. Horrenbestez, bilera osteguna eta igandea artean egitea proposatu dio honek, Europa Press albiste-agentziak PPren iturriak aipatuta zabaldu duenez.
Oso litekeena da bilera hori Diputatuen Kongresuan.
Ostegunean, 10:30ean, Rajoy Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiarekin bilduko da.
ko da.
ko da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa