Politika
NEGOZIAZIOAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alfonso Alonso ministroak aurreratu duenez, Espainiako jarduneko presidenteak ondorengo mezua helaraziko dio Sanchezi: 'presidente izaten jarraitzeko asmoa duela, ez duelako beste aukerarik ikusten'.
Albisteak (3)
Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidenteak onartu egin du Pedro Sanchez hautagai sozialistarekin biltzea, azken hori Gobernu berria osatzeko egiten ari den negoziazio-errondaren baitan. Alfonso Alonso Osasun ministroak eman du bileraren berri, komunikabideen aurrean egindako agerraldian.
Alonsoren arabera, mezu bat helaraziko dio Rajoyk Sanchezi; presidente izaten jarraitzeko asmoa duela jakinaraziko dio, beste aukerarik ez duela ikusten nabarmenduz.
Felipe VI. erregeak Gobernu berria osatzeko agindua eman ondoren, joan den astean hasi zen Sanchez alderdietako ordezkariekin bilerak egiten, eta jarduneko presidenteari ere egin zion biltzeko gonbita.
Rajoyk joan den larunbatean iragarri zuen bilerara joango zela, eta Sanchezi "errespetuz" erantzungo ziola. Alonsok gaur jakinarazi duenez, asteazkenean egingo da bilera hori, non egingo den zehaztu ez duen arren.
Rajoyk bezala, Alderdi Popularrak ere Espainiako Gobernuko presidentetzan jarraitzeko asmoa duela berretsi du Osasun ministroak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa