13:12

Politika

PSE-EEren bilera

PSEk autogobernua indartu nahi du Estatutu 'sozialago' batekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Erreforma hori egitea ahalbideratuko duten adostasun zabalak lortzeko lan egingo dutela iragarri du Idoia Mendiak.

0:52
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, haren alderdia autogobernua indartzeko prest dago izaera "sozialagoa" izango duen Estatutu batekin.

PSE-EEren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eta Euskadiko zuzendaritzak eta Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioa elkartu dira gaur Bilbon, autogobernuaren nondik norakoak aztertzeko eta finkatzeko. Mendiaren esanetan, sozialistak "autogobernuaren defendatzaile sutsuak dira" eta hori Euskadiko familia politiko ezberdinek egindako "lan partekatuaren fruitua" da.

"Autogobernuan sinisten dugu, segur aski, beste inork herrialde honetan baino gehiago. Autogobernuaren aldeko apustua egiten dugu eta garatu egin nahi dugu XXI. mendeko errealitatera eta euskal gizartearen behar berrietara egokitu dadin", adierazi du. Ildo horretan, autogobernu "solidario eta bidezkoa" defendatu du, herritarrentzako erabilgarriagoa izango dena. "Herritarrentzat erabilgarria izango den autogobernua nahi dugu, herritarren arazoei erantzutea eta konpontzea ahalbideartuko diguna", gaineratu du.

Ildo berean, haren esanetan, beharrezkoa da ETAren biktimekin "leialagoa" izango den autogobernua izatea.

Hori dela eta, autogobernua XXI. mendeko hiritarren premietara egokitzearen beharra azpimarratu du. Ildo horretan, erreforma hori egitea ahalbideratuko duten adostasun zabalak lortzeko lan egingo dutela iragarri du.

"Erabakitzeko eskubidea, foru nazioa, kontzertu politikoa eta aldebikotasuna formulazio burutsuak izan daitezke, baina zalantzak sortuko dituzte ziurtasunak baino gehiago", ohartarazi dio Mendiak EAJri.

Horrenbestez, nazionalistek "ametsak" baztertu ditu "gorena lortzeko nahiarekin, gutxieneko autonomia batera eramateko arriskua duelako".

Bestalde, Mendiaren esanetan, Gernikako Estatutua berritzeko modurik onena aurrez Espainiako Konstituzioa aldatzea da, eta horretarako "ezberdinen arteko akordioak behar dira".

ak behar dira".

ak behar dira".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena