17:25

Politika

Madrilen

Madrilgo bi titiriteroak, kartzelara terrorismoa goratzea egotzita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea agindu du akusatuentzat.

0:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak behin-behineko espetxeratzea agindu du, terrorismoa goratzea egotzita, atzo Madrilen atxilotutako bi titiriteroentzat.

Fiskaltzak egindako eskaria berretsi du magistratuak. Epaileak terrorismoa goratzea eta Konstituzionak bermatutako oinarrizko eskubideak eta askatasunak baliatuta delitua egitea leporatzen die.

Espetxeratuak 29 eta 34 urteko bi gizonezko dira, azken horrek aurrekariak ditu indarrez egindako lapurretagatik.

Madrilgo inauterietan baitan antolatutako ikuskizun batean, Titeres desde Abajo antzerki konpainiako bi kidek Sorgina eta Don Kristobal izeneko txotxongilo ikuskizuna eskaini zuten atzo Madrilen. Antza, ikuskizunean, pertsonaietako batek sorgina, epailea eta polizia sastakatu zituen, eta antzezlanaren bukaeran, panpinetako batek "Gora Alka-ETA" lelodun kartel bat erakutsi zuen. Plazara bertaratutako umeen gurasoek Polizia ohartarazi zuten eta bi lagunak atxilotu egin zituzten.

 

uzten.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena