12:25

Politika

Espainiako Gobernua

EH Bilduk salatu du PSOEk Espainiaren batasuna lehenesten duela

eitb.eus

Adi egoteko deia egin du, "iruzur politiko bat gauzatzeko arriskua" dagoelakoan.

  • Marian Beitialarrangoitiak EH Bilduren diputatua.

    Marian Beitialarrangoitiak EH Bilduren diputatua. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bilduk Espainiako Gobernua osatzeko prozesua baloratzeko agerraldia egin du gaur goizean Donostian. Bertan, Marian Beitialarrangoitiak eta Pello Urizarrek adi egoteko deia egin dute, "iruzur politiko bat gauzatzeko arriskua" dagoelakoan.

Marian Beitialarrangoitiak EH Bilduri ezarri zaion betoa kritikatu du, horrekin Sanchezen aldaketa demokratikorako borondatea zalantzan jarriz. EH Bilduk ezberdinen arteko elkarrizketa defendatzen duela gogoratu du, eta Sanchezen kontraesanak azpimarratu ditu: "PSOErekin askotan elkartu eta hitz egin dugulako, eta gai ezberdinen inguruan akordioak itxi ere, adibidez aurrekontuak edo Legebiltzarrean aurrera atera genuen Etxebizitza legea".

"Gure herriaren gehiengo batek defendatzen eta behar duena lortzeko, interlokuzio bakar eta indartsu bat" behar dela esan du EH Bilduko ordezkariak, eta egun hauetan mahai gainean jarri diren oinarrizko hiru puntuak gogoratu ditu: gure herriaren aitortza eta erabakien errespetua, gatazkaren konponbidean urratsak ematea elkarbizitza demokratikoa eraikitzeko eta urte hauetan erasoa jasan duten eskubide sozial eta laboralak berrezartzea.

"Modu baten edo bestean, mahai gainean egon daitekeena da PP, PSOE eta Ciudadanos alderdien inplikazioarekin Estatuaren batasuna ziurtatzeko akordio politikoa bermatzea, nahiz eta momentuz horrek azkenean izango duen formulazioa argi ez egon. Horrela balitz, iruzur politiko baten aurrean egongo ginateke", salatu du Urizar legebiltzarkideak.

ebiltzarkideak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena