Politika
Negoziaketak
Agentziak | Erredakzioa
Podemos alderdiak PSOE eta Ezker Batuarekin batera Gobernua osatzeko eskaintza publikoki aurkeztu zuenetik lehen aldiz bilduko dira elkarrekin.
Podemoseko idazkari nagusi Pablo Iglesiasek PSOEko buru Pedro Sanchezi koalizio-gobernu bat eratzeko proposamena agertuko dio, Kongresuan ostiral honetan izango duten bileran. Aipatu bilera alderdi moreko buruak prentsaurreko batean proposamen hori aurkeztu eta bi astera egingo dute (prentsaurrekoa Sanchez aurretik eskaintzaren jakinaren gainean jarri gabe eman zuen).
Topaldi hori Sanchezek gobernua eratzeko erregearen agindua jaso ostean egiten ari den batzar sortaren barruan kokatzen da. Horrenbestez, bi buruek balizko inbestidura-hitzarmen bat negoziatzen hasteko aukera izango dute lehen aldiz. Podemosentzat hitzarmen horren oinarrietako bat etorkizuneko Espainiako Gobernuko parte izatea izan behar da.
Iglesiasek Sanchezekin gai guztiez hitz egiteko prest dagoela esan duen arren, Podemosek aditzera eman duenaren arabera, ez dio PSOEri babesa emango, baldin eta ez bada koalizio-gobernu bateko presidente bihurtzeko. Koalizio-gobernu horretan Ezker Batua egon beharko da, eta Iglesias bera izango litzateke presidenteordea.
Podemosen esanetan, PSOEk "aldaketarako" neurri progresiboak aurrera eraman ditzan dagoen berme bakarra da Beraiek eta Ezker Batua gobernuaren parte izatea.
Ministerioen banaketari dagokionez, Podemosek "aldaketa bermatuko" duten pertsonen ardurapean egon beharko liratekeen oinarrizko sektore batzuk aipatu ditu; Barne Ministerioa, Defentsa, Ekonomia eta Kanpo Arazoetarako Ministerioa, besteak beste. Dena den, azken egunetan malguago agertu da gai horren inguruan, baina ez, ordea, Gobernuan sartzeko aukeraren aurrean.
Podemos edo Ciudadanos
Batzarraren beste helburuetako bat Sanchez Podemos eta Ciudadanos alderdien arteko hautua egitera behartzea izango da, biak barne hartuko dituen hitzarmena "ezinezkoa" delako, bi alderdiek baieztatu dutenez. Izan ere, Podemoseko buruak "anbiguotasunez aritzea" leporatu zion Sanchezi.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa