12:08

Politika

Polizia operazioa

Indar Gorriko 18 atxilotuak, aske

EITB.EUS

Horietako 12 hilean behin epaitegira joan beharko dira sinatzera; gainerakoak, bi hilean behin. Talde kriminaleko kide izatea leporatzen diete.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astelehenean atxilo hartutako Indar Gorri Osasunaren zaleen taldeko 18 kideak aske utzi ditu gaur Iruñeko 2. zenbakiko Instrukzio epaileak. Talde kriminaleko kide izatea eta beste futbol talde batzuetako "zale erradikalekin" borrokak izatea leporatzen diete.

Horietako hamabik hilean behin joan beharko dute etxetik hurbilen duten epaitegira, sinatzera; gainerakoak, berriz, bi hilean behin.

"Etsai zein adiskide ziren zaleen taldeekin borroketan" parte hartzea egotzi diete. Epaileak auto banatan azaldu duenez, asteleheneko operazioa ez da Indar Gorri kolektiboaren kontrakoa, baizik eta "euren bortxazko ekintzetarako kolektiboaz baliatu ziren lagun talde baten kontrakoa".

Autoaren arabera, ikertuei (Zigor Kodearen erreformaren ondotik, "inputatu" hitza ordezkatzen duena) "egindako jazarpen eta telefono deien entzuketek" eta miaketetan atzemandako dokumentu eta elementuek atxilotuen kontra aritzeko "zantzu argiak" utzi dituzte. "Indar Gorriren kolektiboaren babespean, eta zenbait kasutan taldea ekonomikoki baliatuta, lesio delituak egitea zuten helburu" atxilotutakoek.

"Futbol partidak aitzakia" baino ez ziren, magistratuaren arabera. Autoetan ageri denez, atxilotutakoek "antolaketa sinple bezain eraginkorra zuten". Taldeak egitura hierarkikoa zuen, eta zenbaitek antolatzaile lanak egiten zituzten: eurek erabakitzen ei zuten noiz eta nola egin behar zituzten bortxazko ekintzak. Iruñetik atera behar zirenean ere, eurek antolatzen zituzten bidaiak, eta eurena zen beste talde erradikalekin borrokak antolatzeko ardura. Ega Ibaia kalean zuten egoitza erabiltzen zuten bilerak egiteko eta, zenbait kasutan, entrenamenduetarako.

Epaileak emandako bi autoetan, ikertuek bidaietan izaten hartzen zituzten "segurtasun neurrien" berri ematen da. Polizien kontrolak saihesteko, beste ibilgailu bat bidaltzen zuten aurretik joan zedin, eta iheserako bideak prest izaten zituzten, harrapatuak izanez gero.

Magistratuaren esanetan, atxilotutakoek beste muturreko zaleekin "ohiko harremanak" dituzte. Are, horietako batzuk Indar Gorriren baitan 2010-2012 urteen artean aritu ziren "talde biolentoen" (gazteleraz, "microbotas" eta "minibotas" bezala ziren ezagunak) kide ohiak direla ondorioztatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena