Politika
Inbestidura
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Albert Riverak berretsi egin du Ciudadanosen asmoa PPrekin eta PSOErekin "trantsizio gobernu erreformista" baterako ituna lortzea dela.
Albisteak (4)
Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiaren esanetan, Mariano Rajoyk "amore eman du" eta, beraz, orain Pedro Sanchezi dagokio Espainiako Gobernua osatzeko ardura.
Riveraren iritzian, Felipe VI.enak "zentzuzko erabakia" hartu Pedro Sanchezi inbestidura saioan presidentegai izateko eskatuta.
Erabaki horren berri izan ostean egindako agerraldian, Riverak iragarri du datozen orduetan Alderdi Popularrarekin eta PSOErekin gobernu-ituna negoziatzeko ordezkaritza aukeratuko dutela.
Nolanahi ere, Ciudadanosen lehentasuna balizko gobernu hori "trantsiziokoa, erreformista eta iraunkorra" izatea dela nabarmendu du, "egutegi bat eta agenda osatu bat izango duena". "Gobernua osatzerakoan ez da soilik aritmetika kontutan izan behar, berme parlamentarioak ere aintzat hartu behar dira", ohartarazi du Riverak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa