Politika
Inbestidura
David Perez | eitb.eus
Felipe VI.ak PSOEko idazkari nagusia proposatu du inbestidura saiorako hautagai gisa.
Albisteak (4)
Felipe VI.a Espainiako erregeak Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia proposatu du inbestidura saiorako hautagai gisa eta gobernua osatzen saiatzeko.
Estatuburuak amaitu egin du gaur talde parlamentarioekin abiatutako bigarren bilera-sorta, inbestidurarako hautagai bat proposatzeko xedez.
Gaurko bileretan, Mariano Rajoyk berretsi egin dio ez duela babes nahikorik gobernua osatzeko, eta Sanchez ardura hori hartzeko prest agertu da.
Felipe VI.aren erabakiak bidea argitu du inbestidura saiorako, eta ateak ireki ditu alderdiak benetan negoziatzen has daitezen, 40 eguneko immobilismoaren ondoren.
Patxi Lopez Kongresuko presidenteak prentsaurrekoan azaldu duenez, Pedro Sanchezek esan dio "hiruzpalau aste" beharko dituela negoziazioak egiteko, eta lehendakari ohiak onartu egin du eskaria.
"Zentzukoa da epe hori izatea [inbestidura] saioa deitzeko", adierazi du Lopezek.
Horrenbestez, oraindik ez dago argi noiz egingo duten inbestidura saioa, baina hautagai sozialistak aurreikusitako epeak betetzen badira, martxoaren lehen astean egingo lukete. Orduan, martxan jarriko da presidentea izendatzeko bi hilabeteko epea. Akordiorik ezean, Gorteak desegin egin beharko lituzkete, eta hauteskundeak berriz deitu.
Behe Ganberako presidenteak "hedabideen bitartez hitz egiteari uzteko" deia egin die alderdi politikoei, eta "mahai baten inguruan esertzea" eskatu die, Gobernua izendatzeko atzerako kontaketa martxan jartzeko.
Podemos ala Ciudadanos?
Orain, PSOEko idazkari nagusiak erabaki beharko du gobernu akordiora Ciudadanos edo Podemos erakarri nahi duen. Izan ere, bi alderdi horiek ohartarazi dute elkarren arteko akordio bat ezinezkoa dela, eta Sanchezek bataren edo bestearen alde egin beharko duela.
"Pedro Sanchezek iradoki du posible dela Podemosekin eta Ciudadanosekin, biekin, lortzea akordioa, baina hori ezinezkoa da", nabarmendu du Pablo Iglesias alderdi ezkertiarreko buruak.
Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak ere hainbatetan errepikatu du Podemosek sostengatuko lukeen exekutibo baten aurka bozkatuko lukeela, eta gaur PSOEren, PPren eta bere gobernuaren arteko hitzarmen baten alde agertu da.
Testuinguru horretan, Pedro Sanchezek berak iragarri du asteazken honetan bertan hasiko dela alderdiekin biltzen, gobernu aurrakori bat osatzeko.
Hori bai, "ezkerrera eta eskuinera" begiratuko duela aurreratu du. "Aldaketa herritar gehienekin gauzatuko da, edo ez da izango", adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa